BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EMAKUME ZIENTZIALARIEI ETA EMAKUMEAREN ETA ZIENTZIAREN ARTEKO ERLAZIOARI BURUZKO “ELLAS HACEN CIENCIA” HITZALDI ZIKLOA JASOKO DU AZAROKO OSTEGUN GUZTIETAN

Zikloa ostegun honetan abiatuko da, azterketen eta entsegu klinikoen ikuspegi androzentrikoaren nagusitasunak emakumeen osasunean dituen ondorioak landuko dituen Elena Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko ikerlariarekin.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimenak, DNA-ren egitura aurkitzeko lanean ezinbestekoa izan zen Rosalind Franklin (1920 – 1958) bezalako emakume zientzialari handien inoiz aintzatetsi gabeko lanean sakonduko du.

Bidebarrieta Kulturguneak, zientziaren dibulgazio hitzaldi zikloa jasoko du AZAROKO ostegun guztietan. “Ellas hacen ciencia” izenburupean, hainbat ikuspegitatik landuko du emakumea eta zientzia paradigma, eta izen propioa duten emakume zientzialari batzuen bizitza eta lana ere ezagutaraziko ditu, Rosalind Franklinena, besteak beste.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, UPV/EHU-rekin elkarlanean, antolatzen duen programa honen bosgarren edizioa OSTEGUN HONETAN jarriko da martxan, Medikuntzan doktore eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko Saileko ikerlari den Elena Aldasororen hitzaldiarekin. “La ciencia en medicina, ¿perjudica la salud de las mujeres?” hitzaldia emango du.

Izan ere, osasunaren ikerketaren bitartez ezagutza sortzea oraindik ere partziala da, gizakiekin zein animaliekin egindako azterlan eta entsegu klinikoetan eme baino askoz ere ar gehiago erabiltzen dituen zientziaren ikuspegi androzentrikoa dela eta. Arazo horren zeharkako ondorioen artean esan daiteke, alde batetik, emakumeen osasun arretan aurrerapauso gutxiago ematen direla eta, bestetik, emakumeei aplikatzen zaien medikuntzak, gaur egun, gizonezkoei aplikatzen zaiena baino ebidentzia oinarri gutxiago duela.

Hurrengo hitzaldia (azaroaren 12a), CSIC-ko Ikerketa Biologikoen Zentroko ikerlari den Flora de Pablok eskainiko du, eta oraindik ere emakumeengan garrantzia eta eragina duen sexua, zientzia eta gizartea hirukiari buruz hitz egingo du. Sexo, Ciencia y Sociedad: ¿un triángulo que todavía importa? izenburua daraman hitzaldiak, sexua eta generoa gure bizitzan funtsezko determinatzaileak direla eta Estatuan eta Europan emakumeek gaur egun aurrera daramaten ibilbide zientifikoan eragina dutela azpimarratu nahi du. Emakume ikerlariek gainditu behar dituzten erronkak aztertuko ditu, eta gizarte mailako estereotipoak baztertu daitezkeela eta baztertu behar direla erakutsiko du.

Hitzaldien zikloak ostegunean, azaroaren 19an, jarraituko du, “Conversando con María J. Yzuel” izeneko topaketarekin. Bertan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Irakasle Emeritu eta Argiaren eta Argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen (2015) Espainiako Batzordearen presidentearekin, solasaldia proposatuko da. Saioaren moderatzailea Javier San Martín, kazetaria eta UPV/EHU-ko Zientziaren Gizarte Komunikazioko ikerlaria, izango da.
Oraingo honetan solasaldia proposatuko da ikerketaren munduan 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Mª Josefa Yzuelekin, zientziaren alderdi gizatiarrena aurkitzeko, optikak gure eguneroko bizitzari egiten dion ekarpenari eta Argiaren Nazioarteko Egunari buruz berba egiteko.

Egitaraua azaroaren 26an amaituko da, Gotzone Barandika, Zientzia Fisikoetan doktore eta UPV/EHU-ko Kimika Inorganiko Saileko irakasleak emango duen hitzaldiarekin. Hitzaldiaren izenburua “Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar” izango da, eta DNA-ren helize bikoitzeko egitura aurkitu zuen arren Nobel saririk lortu ez zuen emakume zientzialari horri eskainita egongo da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegi barruan kulturara zuzendutako espazioa da, eta bere helburuen artean kulturaren, literaturaren, arteen, zientziaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.

AGENDA:

AZAROAK 5
La ciencia en medicina, ¿perjudica la salud de las mujeres?
Elena Aldasoro Unamuno. Medikuntzan doktorea. Osasun Publiko Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

AZAROAK 12
Sexo, Ciencia y Sociedad: ¿un triángulo que todavía importa?
Flora de Pablo. Ikerketa irakaslea. Ikerketa Biologikoen Zentroa, CSIC, Madril. AMIT-eko presidente ohia.

AZAROAK 19
María J. Yzuelekin hitz egiten
María Josefa Yzuel Gimenez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Irakasle Emeritua. Argiaren eta Argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen Espainiako Batzordearen presidentea (2015)
Javier San Martín. Kazetaria eta Zientziaren Gizarte Komunikazioko ikerlaria UPV/EHU-n.

AZAROAK 26
Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar
HIZLARIA: Gotzone Barandika. Zientzia Fisikoetan doktorea eta UPV/EHU-ko Kimika Inorganiko Saileko irakaslea.