BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ELSA PUNSET IDAZLEAREN FELICES AZKEN LIBURUAREN, ZORIONTASUNARI BURUZKO DEKALOGOAREN, AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia Irene Díaz kazetariak aurkeztuko du Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Felices (Ediciones Destino) lanaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, AZAROAREN 22an, hedapen lana egiteaz gain liburu asko saltzen dituen, adimen emozinalean aditua eta autolaguntzaren gurua den Elsa Punset idazlearen liburu berria.

Liburua, antzinako zibilizazioen sekretuetatik, gure garaiko poeta, artista, zientzialari eta beste pertsona aditu batzuek zoriontasunaren bilaketan egin dituzten ahaleginen inguruko ibilbidea da, historiak zoriontsu izateko erakutsi dizkigun hamar klaberekin. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte, eta Irene Díaz kazetariak aurkeztuko du.

Elsa Punseten liburu berriak zoriontasunera heltzeko tresnak eskaintzen ditu, gizateriak mendeetan zehar metatu duen jakituriaren bitartez, baina, batez ere, helburu horretara modu pertsonalean, “zeure erara”, heltzeko iradokizunak eta ohiturak eskaintzen ditu. Lan honetan Greziako eta Txinako antzinako filosofoen, alkimista magikoen, poeten, euren bizitza ikerketa zientifikora bideratu zutenen legatua eta irakurle anonimoen eguneroko lekukotza ausartak jasotzen dira. Zoriontasunaren bila pasioz beteta aritu ziren bizitzen aukeraketa iradokigarria.

Bere aurreko lanean (El libro de las pequeñas revoluciones) egilea garatzen hasi zen iraultza txikiak, bere lanak irakurtzen dituztenen ahotsarekin osatuko dira orain. Horrela, Felices, gizakion bizitza osatzen duten tristurari, galerei edo minari aurre egin ahal izateko eguneroko iraultza txikien bilduma da, une latz hauetan, batez ere; baina historiatik ikasteko eta munduari perspektibaz begiratzeko aukera ere bada, premiazkoa denarekin, egunerokoarekin, nolabaiteko distantzia jarriz.

Elsa Punset (London, 1964) Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Giza Zientzietan masterra da Oxfordeko Unibertsitatetik eta Bigarren Hezkuntzako masterra Camilo José Cela Unibertsitatetik (UCJC). Hainbat komunikabidetan aritzen da sarritan, hitzaldiak ematen ditu eta hainbat lan idatzi ditu: Brújula para navegantes emocionales (2008), Inocencia radical (2009), Una mochila para el universo (2012), El león jardinero (2012), El mundo en tus manos (2014) eta emozioak lantzeko Los atrevidos umeentzako liburu bilduma

Bere lanek, RNEn eta telebistan –El hormiguero, Para todos la 2 eta dagoeneko desagertuta dagoen Redes programetan– izandako parte hartzeek, egile arrakastatsu bilakatu dute gaztelaniaz egiten den mundu osoan. Milioi bat irakurle baino gehiago dituen egileak, pertsona bakoitzak zoriontasunerako bere bidea aurkitzeko milaka aukera eskaintzen dituen bidaia paregabea egiteko gonbidapena luzatzen du orain Felices lanean.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.