BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “CAFÉ VOLTAIRE” INAUGURATUKO DU DATORREN ASTEARTEAN, EGUNEROKO GAIEI BURUZ EZTABAIDA LASAIRAKO ETA ONDO ARGUMENTATURAKO LEKUA EMAN GURA DUEN PROGRAMA BERRIA

Lehenengo hitzorduak “Emakumeen aldaketa” izena eramango du, eta Maria Silvestrek, Garbiñe Biurrunek eta Maribel Salasek hartuko dute parte. 19:30an hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus wegunearen bitartez

 

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Café Voltaire” inauguratuko du datorren asteartean, urriaren 16an. Programaren xedea, egunerokotasunarekin, pertsonen ardurekin, erlazionatutako gaiak eztabaidatuko dituen lekua eskaintzea da, baina ondo informatuta, lasai, edukazioz, argumentatuta, zaratatik urrun eta solasaren plazerra errebindikatuz, liburutegiek euren barruan duten liburuaren kulturatik bereizi ezina.

“Emakumeen aldaketa” izena daraman lehenengo topaketak eraldaketa hori aztertzeko ahalegina egingo du, ez horrenbeste edo bakarrik aurtengo gertakariei dagokienez, historia eta oroimena uztartuko dituen ikuspegi luzeagoarekin baizik, diskriminazioaren eta berdintasun faltaren sustraiak gogorarazteko eta horiei buruz eztabaidatzeko. Ekitaldia 19:30an hasiko da, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte.

Iñaki Esteban kazetariak moderatuko duen lehenengo eztabaida saiora gonbidatutakoak hauek izango dira: María Silvestre Zientzia Politikoetan eta Gizartekoetan doktorea; Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Goi Epaitegiko gizarte arloko aretoko presidente eta Euskadiko Justizia Goi Epaitegiko Epaile Magistratua eta Maribel Salas antzezlea.

Programa berriak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.