BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LIBURU AZOKAREKIN ELKARLANEAN, LIBURUEN AURKEZPENAK JASOKO DITU DATORREN ASTE OSOAN, ETA BAITA GENERO BELTZA LANTZEN DUTEN EMAKUME IDAZLEEI BURUZKO WOMAN IN BLACK ZIKLOA ERE

Liburu Azoka dela eta programatu diren jardueren artean, astelehenean, 20:00etan, Benjamín Pradoren “Los treinta apellidos” liburua aurkeztuko da, eta asteartean Woman in black inauguratuko da, María Oruñarekin, Susana Rodríguez Lezaunekin eta Estela Chocarrorekin.

 

Bidebarrietako Liburutegiak, Liburu Azokarekin lankidetzan, liburuen aurkezpenak eta eleberri beltza eta poliziena lantzen duten emakume idazleei buruzko Woman in Black zikloa jasoko ditu datorren astean. Jarduera guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Astelehenerako egitarauak Benjamín Prado idazle madrildarraren “Los treinta apellidos” liburu berriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du. Familia saga baten Atlantikoko bi aldeetako ustelkerian eta handinahian zentratzen da. Juan Urbano detektibe bereziaren itzulera den lan horretan, egileak eleberri beltzaren eta historikoaren arteko istorioa lortzen du, arriskuz betetako ikerketarekin, akzio dosi egokiekin, eta polizia liburu klasikoen moduan.

Asteartean, ekainaren 5ean, Woman in Black zikloa inauguratuko da. Eleberri beltza, azken urteetan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den generoa, idazten duten emakumeengan zentratutako zikloa da. Azokaren hurrengo edizioetan jarraitzeko bokazioa duen zikloaren lehenengo saioak María Oruña, Susana Rodríguez Lezaun eta Estela Chocarro idazleak elkartuko ditu, Idoia Jauregi kazetariak moderatutako jende aurreko solasaldian.

Asteazkenean, ekainaren 6an, Iñaki Martínezen “Donde los hombres llevaban sombrero” liburua aurkeztuko da, berrogeita hamarreko hamarkadako La Habanan girotutako intriga, konponbide errazik ez duen maitasun hirukiarekin. Iñaki Martínezek “Arresti”, ETAren eta enpresa munduaren arteko harremanari buruzko eleberria idatzi zuen, eta “La ciudad de la mentira” lanarekin Nadal Sariaren finalista izan zen 2015ean.

Liburuaren azoka dela eta antolatutako programazio bereziak jarraipena izango du ostegunean eta ostiralean, Woman in Black zikloaren beste bi saiorekin. “Vascas de armas tomar” izenburupean, ostegunean Noelia Lorenzo, Amaia Manzisidor eta Alaitz Leceaga idazleak elkartuko dira. Ostiralean, eleberri beltza idatzi duten hiru emakume kazetariren txanda izango da. Horrela, “Noticias vs ficción o cómo hacer verosímil la realidad” saioak Lara Siscar, Inés Martín eta Silvia Barba elkartuko ditu. Bi saioak Idoia Jauregik moderatuko ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

EKAINAK 4
LIBURUAREN AURKEZPENA
“LOS TREINTA APELLIDOS”. BENJAMÍN PRADO
Aurkezlea: Félix Linares

EKAINAK 5
WOMAN IN BLACK: “MATARLAS CALLANDO”
MARÍA ORUÑA – SUSANA RODRÍGUEZ LEZAUN – ESTELA CHOCARRO
Moderatzailea: Idoia Jauregi

EKAINAK 6
LIBURUAREN AURKEZPENA
“DONDE LOS HOMBRES LLEVABAN SOMBRERO”. INAKI MARTINEZ
Aurkezlea: Mª Eugenia Salaverri

EKAINAK 7
WOMAN IN BLACK: “VASCAS DE ARMAS TOMAR”
NOELIA LORENZO – AMAIA MANZISIDOR – ALAITZ LECEAGA
Moderatzailea: Idoia Jauregi

EKAINAK 8
WOMAN IN BLACK: “NOTICIAS VS FICCIÓN O COMO HACER VEROSIMIL LA REALIDAD”
LARA SISCAR – INÉS MARTÍN – SILVIA BARRERA
Moderatzailea: Idoia Jauregi

Jarduera guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.