BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, NOCHES POÉTICAS KULTUR ELKARTEKO KIDE DIREN AMAIA BARRENAREN ETA JULIÁN BORAOREN BI POESIA LIBURUREN AURKEZPENA JASOKO DU BIHAR

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak bi poesia libururen aurkezpen ekitaldia jasoko du bihar, IRAILAREN 28an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. “Días pares e impartes” (L.U.P.I. arg.) eta “Cafeína para insomnios promiscuos” (L.U.P.I. arg.), Julián Borao eta Amaia Barrena poeten banakako lehenengo lanak dira, hurrenez hurren. Poeta biak Noches Poéticas arte eta kultura elkarteko kideak dira. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da –sarrera librea– eta bi idazleek parte hartuko dute.

Julián Borao García (Burtzeña-Bizkaia, 1955) Filosofia eta Letretan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, eta irakaskuntzan aritu da 1979tik, hezkuntzako hainbat mailatan: Bigarren Hezkuntzan, Helduen Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Hizkuntza eta Literatura, Frantsesa eta Geografia eta Historia emanez. Nerabe zenetik idazten ditu poesiak, eta bere poemak Kantil (Donostia), Ámbito (Malaga), Alkaid (Valladolid) edo Zurgai (Bilbo) bezalako aldizkarietan argitaratu dira.

Hainbat poesia antologiatan hartu du parte: Universos Diversos (Alaire arg., 2009), Las noches de LUPI en Portugalete (LUPI arg., 2012), Animales entre animales (Raspabook arg., 2014), Letras del Mediterráneo (Playa de Ákaba arg., 2016), Contra. Poesía ante la represión (Murtzia, 2016). Horrez gain, umeentzako ipuin bat ere argitaratu du Juntos por un sueño (Tierra de nubes arg.) antologian. 2010ean Óscar Alberdi (1966-2011) poetarekin batera, Noches Poéticas de Bilbao sortu zuen, poesia hedatzeko, egile berriak ezagutarazteko eta ohiko bilera guneetan poesiaren inguruko espazioa garatzeko helburua duen eta tabernetan eta lokaletan gauzatzen den poesia-musika ekimena.

Amaia Barrena (Bilbo, 1989) poeta gazteari dagokionez, Historia irakaslea da, eta hainbat sari jaso ditu bere kontakizunak, maitasun poesiak eta, batez ere, poemak direla eta. Azkenengo sariak, Centro de la Mujer Urbanización Mediterráneo (Cartagena, 2016) izeneko poesia lehiaketan, “Una víbora aprendiendo a gatear” poemari esker, eta XXII. Certamen de Cartas de amor y Desamor de Almúñecar (2016) izenekoan “El asma que el correcaminos provocó al coyote” poemarekin jasotako bigarren sariak dira.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.