BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, POETALIA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POESIA ETA MUSIKA IKUSKIZUNA JASOKO DU BIHAR, OSTEGUNEAN, ABENDUAREN 12AN

• Jesús Martínek zuzendutako Pentagrama ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, zenbait egileren eta abestiren letren atzean dauden istorioei eta kondairei buruzko poesia eta musika ikuskizuna jasoko du bihar, Poetalia elkartearen eskutik. Pentagrama izenburua duen emanaldian zenbait poema irakurriko dira, Guillermo Garmendiaren zuzeneko musikak lagunduta.

Carmen Martínezek eta Jesús Martínek jarriko diete ahotsa bertsoei, Ana Bejarano bakarlariak eta teklatuetan arituko den Guillermo Garmendiak lagunduta, poesia, musika eta antzezpena elkartuko diren Jesús Martínek zuzendutako ikuskizun harrigarri eta berezian.

Poetalia, poesia atsegin eta idazten duten pertsonek osatutako tokiko elkartea da. Dikzio, poesia errezitazio eta irakurketa antzeztu tailerrak antolatu ohi ditu. Helburua, sentimenduen mundua komunikatzea eta entzuleekin eta irakurleekin partekatzea da, poesiaren bitartez modu ederrean eta harmonikoan adierazita.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari zuzendutako gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.

EGITARAUA

ABENDUAK 12
19:30 – Bidebarrieta Kulturgunea
POESIA-MUSIKA IKUSKIZUNA: PENTAGRAMA

Rapsodak:
Carmen Martínez
Jesús Martín

Teklatua:
Guillermo Garmendia

Bakarlaria:
Ana Bejerano

Gidoia eta zuzendaritza:
Jesús Martín