BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK EDUARDO MENDOZAREN EL NEGOCIO DEL YIN Y EL YANG AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU DATORREN ASTEARTEAN, AZAROAREN 5EAN

• Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, Eduardo Mendozaren –2016ko Cervantes Sariduna– El negocio del yin y el yang (Seix Barral arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, AZAROAREN 5ean. Lan horretan, Rufo Batallarekin itzuliko da. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

El negocio del yin y del yang, El rey recibe lanarekin iaz hasi zuen seriearen hurrengo emanaldia da. Bertan, umore handiz, XX. mendeko zenbait une historiko, kultural eta sozial aztertzen ditu. Liburuak 1975eko udaberrira garamatza, Francoren bizitzako azken hilabeteetara. Estatuan arnasten hasten ari diren aldaketa eta itxaropen zantzu berriek bultzatuta, Rufo Batalla protagonista Bartzelonara itzultzea pentsatzen ari da. New York uztear dagoenean, gaur egun existitzen ez den Livoniako tronua berreskuratzeko plan zentzugabearekin erlazionatutako proposamen erakargarria jasoko du Tadeusz Maria Clementij Tukuulo printzearen aldetik.

Horrela, Eduardo Mendozak aurrera jarraitzen du El rey recibe lanarekin iaz hasi zuen seriearekin, eta oso modu argiarekin eta umore bikainarekin erakusten ditu XX. mendeko zenbait une historiko, kultural eta sozial, protagonistaren, Rufo Batallaren, ibilbide pertsonalaren bitartez. Protagonistaren formaltasuna eta atsekabea Tukuulo printze sinestezinaren kontraste ezin hobea dira, eta bien arteko harreman bitxia, dena posible den mundu absurdura sartzeko atea da.

Eduardo Mendozak (Bartzelona, 1943) eleberri hauek argitaratu ditu: Kritikaren Saria lortu zuen La verdad sobre el caso Savolta (1975); El misterio de la cripta embrujada (1979); El laberinto de las aceitunas (1982); La ciudad de los prodigios (1986), Bartzelonako Hiria Saria; La isla inaudita (1989); Sin noticias de Gurb (1991, 2011); El año del diluvio (1992); Una comedia ligera (1996), 1998an Parisen Atzerriko Liburu Onenaren Saria eman ziona; La aventura del tocador de señoras (2001), Madrilgo Liburu Saltzaileen Gremioaren «Urteko Liburuaren» Saria; El último trayecto de Horacio Dos (2002); Mauricio o las elecciones primarias (2006), José Manuel Lara Fundazioaren Eleberri Saria; El asombroso viaje de Pomponio Flato (2008), Terenci Moix Saria eta Bilboko Liburu Azokako Zilarrezko Luma; El enredo de la bolsa o la vida (2012); El secreto de la modelo extraviada (2015); El rey recibe (2018); Tres vidas de santos (2009) kontakizun liburua, guztiak Seix Barral argitaletxean, eta Riña de gatos. Madrid 1936, 2010eko Planeta Saria lortu zuen eleberria.

Eduardo Mendozak jaso dituen sari ugarien artean Liber Saria, Kataluniako Kulturaren Saria, Franz Kafka Saria eta Cervantes Saria, gaztelaniazko literaturako sari garrantzitsuena, azpimarratu behar dira.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.