BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ESMERALDA HERNANDOREN NUEVAS PILDORITAS DE LA HISTORIA DE BILBAO LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU DATORREN ASTELEHENEAN, ABENDUAREN 2AN

• 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Esmeralda Hernandoren Nuevas pildoritas de la historia de Bilbao (El Gallo de Oro arg.) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astelehenean, abenduaren 1ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta egilearekin batera Beñat Arginzoniz poeta, Beatriz Marcos eta José Mari Amantes egongo dira. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Nuevas pildoritas de la historia de Bilbao (El Gallo de Oro arg.) lanak, Historia de Bilbao en pildoritas aurreko liburuaren bidea jarraitzen du. Liburu hartan, Esmeralda Hernandok Bilboko 91 istorio aurkezten zituen, modu atseginean, xumean, kontatuta, lengoaia argiarekin eta, batez ere, gaur egun Bilbo bilakatu den Hiri handia eraikitzeko oinarria izan zen iragana erakusteko gogoarekin.

“Conoce Bilbao con Esme” blog-aren egilea den Esmeralda Hernandok, bere hiriaren txoko eta sekretu guztiak erakutsi gura ditu, pertsona bakoitza sentimendu bilbotarrean murgil dadin, bertako tradizioetan sartu eta nortasuna bereganatu dezan. Egilearekin batera Beñat Arginzoniz poeta, Beatriz Marcos Bilboko Udaleko zinegotzi ohia eta José Mari Amantes, blogaria eta Moskotarrak konpartsako kide historikoa, egongo dira.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.