BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, JAVIER ALCIBAR POETA BILBOTARRAREN “POEMAS PARA NO VOLVER” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, OTSAILAREN 5EAN

• Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Egilearekin batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Alcibar poeta bilbotarraren “Poemas para no volver” (Vitruvio argitaletxea) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, otsailaren 5ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

“El baile de los cojos” (2000) eta “De inciertos destinos” (2003) lanak argitaratu ondoren, Javier Alcibarrek “Poemas para no volver” lanarekin osatu du trilogia. Liburu horrek Covibar – Ciudad de Rivas poesia saria irabazi zuen. Liburua norbanakoan zentratutako kapituluarekin hasten da; bigarren kapituluak maitasunari eta maitasun-ezari buruzko poemek osatzen dute; hirugarrenak ukitu sozialagoa du, eta azken kapituluan egileak lehen pertsonan egiten du berba poeta gisa bizi izan duen esperientziari buruz. Ekitaldia osatzeko, egileak zenbait poema irakurriko ditu. Egilearekin batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira.

Javier Alcibar (Bilbo, 1962) Filologia Hispanikoan lizentziatua da, eta literaturari buruzko hainbat aldizkaritan aritu da. “El baile de los cojos” (Pamiela, Iruñea, 2000) eta “De inciertos destinos” (Vitoria-Gasteiz, Bassarai, 2002) poema liburuak idatzi ditu. Zazpi urtez, Alcibarrek Los Golfos de Bizkaia R&B taldean gauzatu zuen bere musika ibilbidea, konposatuz, abestuz eta aho-soinua joz. Kontzertu ugari eman ondoren, taldeak disko bat grabatu zuen eta, ondoren, desegin egin zen. Horren ondoren Javier Alcibarrek inflexio puntu bat bizi izan zuen, eta horren emaitza, kantautore gisa aurrera eramandako musika planteamendu berria izan zen.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.