BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, UN ANDAR SOLITARIO ENTRE LA GENTE, ANTONIO MUÑOZ MOLINA IDAZLEAREN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

Txani Rodríguez idazle eta kazetariak aurkeztuko duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Un andar solitario entre la gente (Seix Barral arg.) Antonio Muñoz Molina idazlearen azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteartean, MARTXOAREN 6an. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Txani Rodríguez idazle eta kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Un andar solitario entre la gente, beti arkatzez idazten duen ibiltari baten istorioa da, gauzak ebakiz eta itsatsiz, kalean paperak batuz, collagearen, zaborraren eta birziklapenaren artea egin duten artisten -Diane Arbus edo Dubuffet, besteak beste-, eta baita literaturako hirietako ibiltari handien parean: Quincey, Baudelaire, Poe, Joyce, Walter Benjamin, Melville, Lorca, Whitman…

Lorcaren Poeta en Nueva York lanean bezala, Un andar solitario entre la gente laneko narrazioa ospakizunez eta salaketaz beteta dago: kapitalismoaren muturreko zarataren, dena merkantzia eta zabor bilakatzearen salaketa; eta munduaren edertasunaren eta aniztasunaren, zaborra emankortasun eta arte bilakatzearen begirada ekologikoaren eta estetikoaren ospakizuna.

Antonio Muñoz Molinak (Ubeda, Jaen, 1956) kazetaritza ikasi zuen Madrilen, eta Artearen Historian lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean. Narraziogintzan egin duen lan luzean liburu hauek aipa daitezke: Beatus Ille (1986 eta 1999), El invierno en Lisboa (1987 eta 1999), Kritikaren Saria eta Literatur Sari Nazionala irabazi zituena, biak ere 1988an, Beltenebros (1989 eta 1999), El jinete polaco (1991, 2002), 1991n Planeta Saria irabazi zuena eta berriro ere Literatur Sari Nazionala 1992an, Los misterios de Madrid (1992 eta 1999), El dueño del secreto (1994), Nada del otro mundo (1994), Ardor guerrero (1995), Plenilunio (1997), Carlota Fainberg (2000), En ausencia de Blanca (2001), Ventanas de Manhattan (2004), El viento de la Luna (2006) eta Sefarad (2001, 2009).

1995etik Espainiako Errege Akademiako kide da, eta 2013an Letren Asturiaseko Printzea Saria irabazi zuen. Madril eta New York artean bizi da. Hainbat komunikabidetan aritzen da kolaboratzaile gisa, horien artean Babelia kultur gehigarrian.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.