BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, FIEDRICH HÖLDERLIN IDAZLE ALEMANAREN LANARI BURUZKO POESIA ERREZITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Carmen Bereciartuak, José Luis Cuestak eta Constantino Díezek jarriko diete ahotsa Hölderlinen poemei, Carl Philipp Emanuel Bachen zenbait lan interpretatuko dituen Sonsoles Pastorrek pianoan lagunduta. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak,Orphenica Lyra musika taldeak lagundutako poesia errezitaldia jasoko du astelehenean (abenduaren 15ean),Fiedrich Hölderlin poeta, eleberrigile eta dramaturgile alemaniarraren lanaren inguruan.

¿Para qué poetas en tiempos de miseria?” izeneko ekitaldian, idazle alemaniarraren hainbat poema irakurriko dira (gaztelaniaz), Carl Philip Emanuel Bach konposatzaile alemanaren zenbait lan pianoan joko dituen Sonsoles Pastor piano jotzaileak lagunduta. Carl Philip Emanuel Bach estilo klasikoaren sortzaileetako bat eta garai galantea izenekoan izandako konposatzaile garrantzitsuenetakoa izan zen.

Hölderlingen lanari ahotsa jarriko diotenak Carmen Bereciartua, José Luis Cuesta eta Constantino Díez izango dira. Poetaren poema ezagunenetako batzuk errezitatuko dituzte, “Los robles”, “El amor”, “La paz”, edo “Dioses han pasado antes”, besteak beste.

Hölderling, Lauffen am Neckar, Württembergen jaio zen 1770ean. Bankari aberats baten emaztearekin, “Poemas a Diotima” lana inspiratu zion Susette Gontardekin, maitasun istorioa izan ondoren, Hanburgora joan zen, eta bertan egin zuen bere lanaren parte garrantzitsua. Lan horren barruan “Hyperión” eleberria eta “La esperanza” poema bilduma azpimarratu behar dira. 1802tik aurrera, eskizofrenia larriaren lehenengo sintomak zituela, Tübingenera itzuli zen, eta hil arte arotz baten etxean babestuta bizi izan zen.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegian kulturari eskaintzen zaion gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.