BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO TOPAKETA BAT JASOKO DU ASTELEHENEAN, GUILLERMO ALTARESEK ELKARRIZKETATUKO DUEN MATHIAS ÉNARD IDAZLEAREKIN, BRÚJULA (BOUSSOLE) LANAREN EGILEAREKIN

Ja! jaialdiaren barruan Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Streamingez eskainiko da: www.kulturguneatb.net.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak literatura frantsesari buruzko topaketa jasoko du datorren astelehenean, URRIAREN 3an, oraingo honetan, duela denbora gutxi gaztelaniaz argitaratu den Brújula (Boussole) eleberriaren egilea den Mathias Énard idazlearekin. Guillermo Altares kazetari eta erreportariak egingo dio elkarrizketa.

Ja! jaialdiaren barruan Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango du eta frantsesez izango da, bat-bateko itzulpenarekin.

Mathias Enard 1972an jaio zen Niort-en, Frantzian. Arabiera eta persiera ikasketak burutu eta Ekialde Hurbilean egonaldi luzeak pasa eta gero, Bartzelonan lekutu zen 2000. urtean. Han, aktiboki hartu du parte zenbait kultur aldizkaritan —jada existitzen ez den Lateral aldizkarian esaterako— eta arabierako irakaslea izan da Unibertsitate Autonomoan.

Eleberri hauek idatzi ditu: El manual del perfecto terrorista, Zona, Habladles de batallas, de reyes y elefantes eta Calle de los Ladrones. Brújula (Random House literatura) izena du haren azkeneko liburuak, Goncourt Saria irabazi zuenak 2015ean.

Guillermo Altaresi dagokionez, erreportaria da El País egunkariko atal ezberdinetan. Erantzukizuneko postuak bete ditu: Internacional, elpais.com-en erredaktore burua eta Babelia kultur gehigarriaren arduraduna, besteak beste. Ordezkari berezia izan da 20 herrialdetan baino gehiagotan; besteak beste, Afganistan, Irak eta Libano herrialdeetako gatazketan.

Hitzaldiak eman ditu Espainiako eta nazioarteko unibertsitateetan, eta kazetaritzaren oinarriei buruzko irakaslea da El País / UAM eskolan. France Presse agentzian eta jada existitzen ez den El  Sol egunkarian ere lan egin du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.