BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK CLARA USÓNEN ‘VALOR’ ELEBERRI BERRIAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Kirmen Uribe idazleak aurkeztuko duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Clara Usón idazlearen ‘Valor’ (Ed. Seix Barral) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren astelehenean, AZAROAREN 16an. Bertan, premisa bera duten hainbat garaitako hiru pertsonaiaren esperientziak biltzen ditu: arriskuak hartzeko eta bakoitzaren ausardia erakusteko beharra.

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Kirmen Uribe idazleak hartuko du parte.

‘Valor’, iraganeko zaurien eta gizaki garaikideak bizi duen haustura prozesuaren inguruan egituratzen den lana da. Clara Usónek denborak, espazioak eta pertsonaiak aurkezten eta nahasten ditu, eleberri handien esentzia lantzeko xedez: gizakiaren izaeraren konplexutasuna eta kontraesanak. Horretarako, eurentzat goi mailako balioa dena salbatzeko une jakin batean euren ausardia erakutsi behar duten hiru pertsonaia erabiltzen ditu.

‘Valor’ lanak, preferenteak saldu dituen sukurtsal bateko emakume zuzendaria, 1930eko Jacako altxamenduko heroi errepublikanoa eta II. Mundu Gerran Kroaziako kontzentrazio eremu batean lanean ari den apaiza aurkezten dizkie irakurleei. Guztiek ere, gure goi mailako balioen aurrean, kontzientzia oztopo ahula baino ez dela ikusi ahal izango dute.

Clara Usónek (Bartzelona, 1961) emakumeen Lumen saria lortu zuen 1998an “Las noches de San Juan” bere lehenengo eleberriarekin. Geroago “Primer vuelo” (2001) eta “El viaje de las palabras” (2005) argitaratu zituen. 2006an argitaratu zuen bere laugarren eleberria, “Perseguidoras”, eta kritikak, sormena bere estilo marka bilakatu duen lehen mailako idazle gisa aintzatetsi du bere ibilbidea dela eta. 2009an, Clara Usónek Biblioteca Breve saria irabazi zuen “Corazón de napalm” eleberriarekin. Horrez gain, “La hija del Este” (2012) lanarekin Kritikaren Saria, Ciutat de Barcelona Saria eta Kultura Mediterranearraren Saria irabazi zituen.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.