BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN POESIA-MUSIKA ERREZITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN, BILBORI ESKAINITAKO POEMA AUKERAKETAREKIN

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta elkarteko poetek eta rapsodek hartuko dute parte, Mikel Bilbaok musikaz lagunduta.

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren (BEA-AAV) poesia eta musika errezitaldia jasoko du ostegunean (maiatzaren 24an), taldeko kideek idatzi dituzten eta Bilbori eskainita dauden jatorrizko zenbait poemarekin. Saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte.

“Versos para Bilbao” izeneko ekitaldian, elkarteko rapsodek eta poetek zenbait poema irakurriko dituzte, Mikel Bilbao txistulariak musikaz lagunduta. Ekitaldia Loly Rubio BEA-AAVko presidenteordeak aurkeztuko du.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta egoitza Bilbon izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolari, poeta, rapsoda eta arte zale askok osatzen dute. Jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, poesia solasaldien eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.