BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, CARLOS AURTENETXE POETA GIPUZKOARRAREN “LA LOCURA DEL CIELO” AZKEN LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Carlos Aurtenetxe poeta gipuzkoarraren azken liburuaren, Gallo de Oro argitaletxeak kaleratu duen “La locura del cielo” lanaren, aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren ostegunean, OTSAILAREN 11n, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Egileaz gain, José Fernández de la Sota eta Juan Manuel Uría idazleek ere hartuko dute parte ekitaldian.

“La locura del cielo” lan titanikoa eta ez ohikoa da letren egungo panoraman. 750 poema ditu, bi liburuki handitan banatutako mila orrialde baino gehiagotan. Azken bi urteetan idatzi ditu, egunean poema bat eta lau arteko erritmoan, eta bertsoek aurreko lanekin alderatuz desberdina den estilo poetikoa erakusten dute. Lanaren hitzaurrea Antonio Gamoneda poetak idatzi du.

“Irun Hiria”, “Blas de Otero” edo “Alonso de Ercilla” bezalako poesia sariak irabazi dituen Carlos Aurtenetxeren (Donostia, 1942) argitalpenak obra osoetan –1990 artekoak–”Palabra perdida” eta 2014an argia ikusi zuen “Áspera llama” lanetan biltzen dira.

Gainera, euskal poesiako egile handi horren bibliografian azpimarragarriak dira hiru euskal eskulturagile handiri eskainitako liburuak: “La casa del olvido” (Eduardo Chillida), “Jorge Oteiza, la piedra acontecida” eta “Acanto ciego” (Remigio Mendiburu). “Los cormoranes” (2002) lana ere azpimarragarria da, eta baita Jean Mambrinoren itzultzaile gisa egin duen lana ere. Kritikaren iritziz, poeta espainiar garaikide funtsezkoenetakoa da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegi barruko gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura garatzea eta sustatzea da.