BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAREN BARRUAN, TUMOREEN EBAKUNTZAK EGITEKO BURMUINAREN FUNTZIOAK BERRANTOLATZEKO AUKERARI BURUZKO TOPAKETA JASOKO DU ANTONIO MARTÍNEZ RONEKIN

Topaketa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, liburutegian bertan.

 

Bidebarrieta Kulturguneak hitzaldi-solasaldia jasoko du datorren asteazekenean, irailaren 25ean, Antonio Martínez Ron kazetari eta zientzia dibulgatzailearekin. “Plastikotasuna nahieran, burmuinak salbatzeko B plana” izenburupean, neurozientziaren munduan eman diren aurrerapausoetara hurbilduko da eta burmuinaren malgutasuna aztertuko du. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera antolatu den ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango den arren, ezinbestekoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea, liburutegian bertan, BIHARTIK aurrera.

Burmuinak egokitzeko duen ahalmena neurozientziaren misterio handietako bat da, baina medikuntzako profesionalentzako ere esperantzarako ate bat zabaltzen du. Osasun eta zientziaren arloan garrantzi handiko eremu bat denez, mundu osoko ikertzaileak burmuinaren plastikotasuna baliatzen hasiak dira dagoeneko, gaixotasunak tratatzeko nahiz pazienteen bizitza hobetzeko. Antonio Martinez kazetari eta ikertzailea gai honen inguruan lanean dabil, eta “Vida Extra” izeneko dokumentala ekoizten ari da azken bost urteotan.

Antonio Martínez Ron kazetaria eta dibulgatzaile zientifikoa da, eta zientzia-editore gisa egin du lan zenbait idatzizko komunikabidetan, baita irrati eta telebistan ere. Gainera, Naukas.com eta Fogonazos.es bezalako proiektu digitalen arduraduna da. Horretaz gain, “El ojo desnudo” eta “Papá, ¿dónde se enchufa el sol?” liburuen eta “El mal del cerebro” dokumentalaren egilea da. Bere lanari esker hainbat aintzatespen jaso ditu; hala nola Ondas Saria eta kazetaritza zientifikoaren Concha Garcia Campoy saria.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin. Gainera, hitzaldi horrek amaiera emango dio Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) zientziaren jaialdiaren hirugarren edizioari.

GONBIDAPENAK JASOTZEA:
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Irailaren 20tik 25era. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-19:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak betetzen direnean ezin izango da aretora sartu.
+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus