BI ASTEZ, 2. BARRUTIA (URIBARRI) IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO ISTORIOZ ETA JARDUERAZ BETEKO DA, EDIZIO HONETAN MISTERIOAN ETA EZEZAGUNA DEN HORRETAN ZENTRATUKO DEN AHOZKO NARRAZIOGINTZARI BURUZKO “ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” PROGRAMAREKIN

Bilboko Udalaren ekimenak hogei jarduera inguru jasotzen ditu –gehienak doakoak– umeentzako eta helduentzako ipuin kontalari saioak, zine emanaldiak, sorkuntzarako guneak edo Artxandako Funikularrera egingo dan bisita kontatua eta kantatua, besteak beste.

Jarduerak programatu dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta 2. barrutiko beste leku batzuetan. Astelehenean, otsailaren 11n, irekiko da Artxandako Funikularraren inguruan egingo diren jardueretarako izen emate epealdia (2€), www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez. Helduei zuzendutako jarduera gehienek haurtzaindegi zerbitzua izango dute.

 

Bilboko Udalak, barruti bakoitzean erreferentziazko kultur ekimen bat eskaintzeko helburuarekin jarraituz, ahozko tradizioaren inguruko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren seigarren edizioa jarriko du martxan datorren astelehenean, otsailaren 11n. Guztira, 19 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta barruti horretako beste gune batzuetan. Ohikoa denez, helduei zuzendutako proposamenek umeak zaintzeko zerbitzua izango dute, eta jarduerak doakoak izango dira, Artxandako Funikularrean egin behar direnak izan ezik (2 euro).

“Kobazuloko bizhitzak / Palabras en la oscuridad” izenburupean, edizio honetan, protagonista iluntasuna, beldurra, misterioa orokorrean, izango duten zenbait jarduera programatu dira. Horrez gain, aurreko edizioetan harrera beroa izan zuten ekimenetako batzuekin ere jarraituko da, Artxandako funikularraren inguruko istorio gidatuak, besteak beste, eta ipuin-kontalari eta ahozko narrazio saio aukera zabala egongo da, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Berrikuntza gisa, bi zine saio egongo dira, Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, aurten ospatuko duen 25. edizioarekin bat etorriz. Horrez gain, lehenengo “Istorio Biziak” mikro-kontakizun lehiaketa deitu da, asko baitira aurreko edizioetan sorkuntza tailerretan parte hartu duten pertsonak. Hori dela eta, lehiaketa deitzea erabaki da, literatura laburraren sorkuntza bultzatzeko. Lau astez oso jatorri anitzetako kontakizun labur ugari jaso ondoren, irabazleak otsailaren 24an jakinaraziko dira, “Istorio Biziak-Cuentos encadenaDOS” ekimenaren azken jardueren barruan.

Aurreko edizioan, 1.200 pertsona inguruk hartu zuten parte jardueretan. Horretarako, Barrutiko zenbait eragileren lankidetza jasoko da: lau ikastetxe publikoak, Artxandako funikularra, Auzo Factory Irazabal – Matiko, Castañoseko Udaltegiko Liburutegia eta British Council. Horrela, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” aisiarako jardueraz gain, adin tarte guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimen gisa ere aurkezten da.

Beste urte batez, oso estilo eta teknika anitzetako profesionalak arituko dira. Dagoeneko ezagunak diren narratzaileekin batera, Alabazan taldeko kideak (Pedro Ruiz, Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) besteak beste, aurten, beste batzuen artean, ahots hauek ere entzun ahal izango ditugu: Inés Bengoa, Alberto Sebastián, Garazi Basterretxe, Celeste Agüero, Alberto Bargos, Alix Tregenza (ingelesez) edo Joxemari Carrere istorio kontalari ezaguna. Horrez gain, otsailaren 23an, Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga, “Errementari” filmaren protagonistek eta Paul Urkijo zuzendariak oso ipuin kontakizun saio berezia eskainiko dute, filma eman aurretik.

Programazioa astelehenean hasiko da Tiboli Eskolan, “Sor ditzagun istorio biziak” liburuaren aurkezpenarekin. Izan ere, aurreko asteetan, barrutiko eskoletako (Tiboli, Zurbaranbarri, Zurbaran eta Uribarri) neska-mutilek, istorioak sortu dituzte taldeka eta eurak sortutako pertsonaiei bizia eman diete, euren auzoetan kokatuz. Sorkuntza lan horren emaitza gisa liburu bat argitaratu da. Hurrengo egunean argitalpena Zurbaran ikastetxean aurkeztuko da.

Edizio honek, umeei eta familiei bereziki zuzendutako dozena erdi bat jarduera jasotzen ditu, ipuinetarako eta irakurketarako gustua oso gaztetatik pizteko. Proposamenen artean, ipuin-kontakizun errepertorio zabala jasotzen da, ingelesez –British Council-ekin lankidetzan–, euskaraz eta gaztelaniaz, bisita gidatu kontatua eta kantatua funikularrera, eta gurasoek euren seme-alabekin jarduera sortzailea konpartitzeko aukera eskainiko duen poesia tailerra, besteak beste. Tailer hori otsailaren 16an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Auzo Factory Irazabal – Matikon.

IKUS-ENTZULE HELDUAK
Helduei beren beregi eskainitako jardueren artean edizio honetako gaiari buruzko ahozko zenbait narrazio saio ere jasoko dira, iluntasunari, beldurrari eta misterioari buruzko ipuinekin eta istorioekin. Edizio honetako agertoki beldurgarriena Artxandako Funikularra izango da, bertan Alberto Sebastiánen “Más cuentos de los oscuro” saioa egingo da –gaztelaniaz– gaueko iluntasun eta behe-laino artean. Jarduera otsailaren 16an izango da, 20:00etan, eta 90 minutu inguru iraungo ditu. Bertara joateko beharrezkoa izango da izena ematea, ASTELEHENETIK aurrera, www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez, eta sarrerako prezioa ordaintzea (2 euro).

Hurrengo egunean, Artxandako Funikularrean bertan, baina egunez, –12:00etan–, bisita gidatu, kontatu eta kantatua egingo da, duela denbora gutxi Bizkaiko bertsolari txapelduna izan den Onintza Enbeita bertsolariarekin. Jarduera horretarako ere aurretik eman beharko da izena www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez, eta pertsona bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu.

Berrikuntza gisa, eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTen 25. edizioarekin bat etorriz, egitarauak oso bi zine saio berezi jasoko ditu. Otsailaren 15ean Javier Gullónen eta Alfredo Monteroren “La Cueva” (2014) eskainiko da –FANT 20 inauguratu zuen filma– Auzo Factory Irazabal – Matikon. Otsailaren 23an, leku berean, Paul Urkijo zinegile gasteiztarraren lehen film luzea den “Errementari” (2018) lan txalotua eskainiko da. Zinegileak, fantasiazko generoan garrantzia hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria jaso zuen Zinemaldiaren aurreko edizioan.
Euskarazko jatorrizko bertsioan –gaztelaniazko azpi-tituluekin– ikusi ahal izango den “Errementari” filmaren emanaldiaren aurretik, kontakizun saio bat egongo da, euskaraz eta gaztelaniaz, Paul Urkijo zuzendariarekin egongo diren Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy protagonisten eskutik. Hiruek filma aurkeztuko dute emanaldiaren aurretik. “Errementari” lanak, Paul Urkijoren lehenengo film luzeak, sari ugari jaso ditu generoko hainbat jaialditan, eta Goya sarietarako izendatuta dago, bere efektu bereziak direla eta.

Egitaraua Zurbaranbarriko adinekoen etxera ere helduko da, ahozko kontakizun saio batekin, otsailaren 18an. “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” ekimenaren seigarren edizio honen amaiera ekitaldia otsailaren 24an izango da, 13:00etatik aurrera, Trauko kaleko oinezkoentzako gunean egingo den jaiarekin. Bertan, Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak), Cristina Verbena eta musika kalejira eta Carlos Pérez Aradrosen erraldoi beldurgarriak egongo dira. Amaitzeko, “Istorio BIziak” 2019 Mikro-kontakizun Lehiaketaren I. edizioko sari nagusia eta bi accesitak emango dira –FNACen laguntzarekin–.

AGENDA

OTSAILAK 11
15:00 Tiboli Eskola
“Sor ditzagun istorio biziak” Liburuaren aurkezpena
Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Euskaraz eta gaztelaniaz

18:00 Castañoseko udaltegia
Inés Bengoa
“Abentura beldurgarriak”
Umeentzako ipuin saioa (8-12 urte)
Euskaraz

OTSAILAK 12
15:15 Zurbaran Eskola
“Sor ditzagun istorio biziak” Liburuaren aurkezpena
Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Euskaraz eta gaztelaniaz

18:00 Castañoseko liburutegia
Alix Tregenza
“The Selfish Crocodile by Charles Faustin”
Umeentzako ipuin saioa (5-12 urte)
Ingelesez (British Council-ekin lankidetzan)

OTSAILAK 13
19:30 Zurbaranbarriko udaltegia
“Cuento de lo oscuro”. Ahozko narrazio saioa helduentzat.
Alberto Sebastián
Gaztelaniaz

OTSAILAK 14
18:00 Castañoseko udaltegia
“Johnny Cold Feet” Ipuinak itzal txinatarren magiarekin (7 eta 11 urte artean).
Bego Alabazan
Euskaraz

OTSAILAK 15 FEBRERO
19:30 Auzo Factory Irazabal – Matiko
“La Cueva”. (Alfredo Montero, 2014).
Zine emanaldia. Helduentzat
Gaztelaniaz. – Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, 25. urteurrenean.

OTSAILAK 16 FEBRERO
18:30 Auzo Factory Irazabal – Matiko
“Poesiaren misterioa / El misterio de la poesía”.
Garazi Basterretxea eta Celeste Agüero
Sorkuntza gunea. Familia osoarentzat
Euskaraz eta gaztelaniaz.
Gehienez 25 pertsona

20:00 Artxandako funikularra
“Más cuentos de lo oscuro” Ahozko narrazio saioa helduentzat
Alberto Sebastián
Gaztelaniaz (Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 2 € / pertsona)

OTSAILAK 17 FEBRERO
12:00 Artxandako funikularra
“Bilbao Bizirik” Bisita kontatua, gidatua eta kantatua jende guztiarentzat
Onintza Enbeita, Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Euskaraz eta gaztelaniaz (Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 2 € / pertsona)

OTSAILAK 18 FEBRERO
19:30 Zurbaranbarriko Adinekoen Etxea
“Historias abiertas” Ahozko narrazio saioa helduentzat
Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Gaztelaniaz

OTSAILAK 19 FEBRERO
19:30 Castañoseko udaltegia
“Topacuento, lectura y conversación sobre un cuento”.
Ana Belén Alonso. Ipuinen irakurketa eta solasaldia helduentzat
Gaztelaniaz

OTSAILAK 20 FEBRERO
18:00 Zurbaranbarriko udaltegia
“Beldur pixkat nahi?” Ipuin saioa umeentzat (4 eta 9 urte artean)
Alberto Bargos
Euskaraz

OTSAILAK 21 FEBRERO
19:30 Castañoseko udaltegia
“Nork dio beldurra?” Ahozko narrazio saioa helduentzat.
Joxemari Carrere
Euskaraz

OTSAILAK 22
19:00 Auzo Factory Irazabal – Matiko
“Kobazuloan sartzen / Entrando a la cueva” Ahozko amateur narrazio saioa helduentzat, Istorio Biziak ekimeneko partaideekin.
Euskaraz eta gaztelaniaz

20:00 Auzo Factory Irazabal – Matiko
“Sin dejar de mirar” Ahozko narrazio saioa helduentzat.
Cristina Verbena
Gaztelaniaz

OTSAILAK 23
18:00 Auzo Factory Irazabal – Matiko
Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy “Errementari” filmeko antzezleek, Paul Urkijo zuzendariarekin batera, ipuin kontakizun saioa eskainiko dute, Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, 25. urteurrenean.
Euskaraz eta gaztelaniaz

19:15 Auzo Factory Irazabal – Matiko
“Errementari” (Paul Urkijo, 2017). Aurkezpena eta zine emanaldia helduentzat. – Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, 25. urteurrenean.
Jatorrizko bertsioa euskaraz gaztelaniazko azpi-tituluekin

OTSAILAK 24
13:00 Traukoko oinezkoen gunea
“Istorio BIziak 2019″
Amaierako jaia Bego Alabazanekin eta Pedro Ruizekin (Alabazan ipuin-kontalariak), Cristina Verbenarekin eta musika kalejira eta Carlos Pérez Aradrosen erraldoi beldurgarriak.
“Istorio BIziak” 2019 Mikro-kontakizun Lehiaketaren I. edizioko sari banaketa.
Euskaraz eta gaztelaniaz

Izena eman beharra eskatzen duten jardueretan izena emateko eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko: www.kulturabarrutik.eus