BERTENDONA INSTITUTUAK “POLTSIKO MUSIKA” EGITASMOAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU OSTIRALETIK AURRERA, INDIE – POPA, FOLKA, BLUESA, JAZZA EDO SOULA ESKAINIKO DITUZTEN FORMATU TXIKIKO BOST KONTZERTUREKIN

Bilboko Udalaren ekimena arratsaldeko 19:30ean hasiko da, bluesaren eta jazzaren artean mugitzen den errepertorioa duen Bilboko Four Friends taldearen emanaldiarekin.

Emanaldiak apirileko hiru ostiraletan –13, 20 eta 27– eta bi asteartetan –17 eta 24– izango dira, eta Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan izango dira, Abando – Barrainkuako Udaltegia obratan dagoelako.

 

Bilboko Udalak ostiral honetan, apirilaren 13an, emango dio hasiera “Poltsiko musika” programaren XIV. edizioari. Ekimenaren xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez. Aurtengo edizioan, “Poltsiko musika” programa Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretora aldatuko da, Abando – Barrainkuako Udaltegia obratan dagoelako.

Datorren apirilaren 27ra arte, Kultura Sailaren egitarauak oso estilo anitzetako bost emanaldi eskainiko ditu, jazzetik indie-popera, bluesetik edo folk musikatik igaroz. Kontzertuek sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte, eta apirileko hiru ostiraletan (13, 20 eta 27) eta bi asteartetan (17 eta 24) izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

“Poltsiko musika” egitarauak ostiral honetan zabalduko du kontzertu programa Eider Saratsagak (ahotsa), Eneka Albizuk (gitarra), Iñaki Iraetak (gitarra), Fernando Iraetak (baxua) eta Jorge Gómez Abrisketak (bateria) osatzen duten Bilboko Four Friends taldearen kontzertuarekin. Bost albumek eta agertokietan eman dituzten hiru hamarkadek abalatzen dute, bere lanak –euskaraz– eta jazz, swing eta soul estiloetako estandarrak interpretatzen dituen taldea. Blues eta jazz jaialdi garrantzitsuetan hartu dute parte, eta emanaldi asko eskaini dituzte kontzertu aretoetan.

Apirilaren 17a Harry Bird kantautore, konposatzaile eta zirkuko musikariaren txanda izango da. Cambridgen jaio eta Amanen, Kairon eta Edinburgon hazi zen artista Bilbon bizi da 2003tik. Rubber Wellies folk taldearen liderra, ehunka kontzertu eskaini ditu, bakarka eta berarekin aritu diren artistekin batera. Bere abestiz osatutako hiru disko ditu, eta hiru zirku ikuskizunerako soinu bandak idatzi ditu. Bere abestiek interkulturaltasunaren eta mestizaiaren aldeko apustua egiten dute, hainbat folk estilo hartuz, ingelesez, gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez edo euskaraz abestuz.

Hirugarren kontzertua, apirilaren 20koa, José Luis Canal Tríok eskainiko du. Bertako jazz taldea José Luis Canalek berak (hammond organoa), Blas Fernándezek (bateria) eta Ángel Unzuk (gitarra) osatzen dute, jazz panoraman ibilbide luzea eta sendoa duten hiru musikarik. Jazzaren estandar klasikoetatik, John Scofield edo Bob Berg egungo egileen lanetara doan errepertorioa eskainiko dute.

“Poltsiko musikak”, “Home” bere azken lana aurkeztuko duen Amaia Miranda bilbotarraren kontzertua eskainiko du apirilaren 24an. Indie-pop intimo egitasmoak, bi hirien artean bizitzearen sentsazioari buruz hitz egiten du, eta jazzetik, souletik eta musika elektronikotik datozen soinuak bateratzen ditu. “Home” gitarra-jole, abeslari eta konposatzaile gisa kaleratu duen lehenengo diskoa da, eta Jan Vallsekin batera ekoiztu du.

Zikloa apirilaren 27an itxiko da Joseba Gotzon artistarekin. Bere ibilbidean 16 album dituen artistak, formatu digitalean argitaratu den “Desiraren Kaia” azken diskoa aurkeztuko du formatu intimoan eta akustikoan. Lan horrek pop-rock kantak biltzen ditu, eta bertan gitarrak, aldatuz doazen erritmoak eta bere letratan beti ageri diren erromantizismoaren eta sozialaren artean dauden testuak dira nagusi. Bilbotik igaro ondoren, Kubako, Mexikoko, Txileko edo Argentinako agertokietara eramango duen nazioarteko birarekin jarraituko du.

“POLTSIKO MUSIKA” EGITARAUA

APIRILAK 13. 19:30ean
Four Friends
Eider Saratsaga: ahotsa, perkusioa
Eneka Albizu: gitarra
Iñaki Iraeta: gitarra
Fernando Iraeta: baxua
Jorge Gómez Abrisketa: bateria
Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 17. 19:30ean
Harry Bird
Harry Bird: gitarra, ahotsa
Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 20. 19:30ean
José Luis Canal Trío
José Luis Canal: Hammond organoa
Blas Fernández: bateria
Ángel Unzu: gitarra
Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 24. 19:30ean
Amaia Miranda “Home”
Amaia Miranda: gitarra, ahotsa
Jan Valls: sintetizagailuak eta elektronikoa.
Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 27. 19:30ean
Joseba Gotzon “Desiraren kaia”
Joseba Gotzon: gitarra, ahotsa
Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

+ info: www.kulturabarrutik.eus eta www.bilbao.eus