BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DOLORES REDONDOREN LA CARA NORTE DEL CORAZÓN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN, URRIAREN 10EAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. César Cocak aurkeztuko du. Streaming-ez jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus   Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Dolores Redondo idazlearen La cara norte del corazón (Destino arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, urriaren 10ean. Lan horrekin,Gehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK PEDRO UGARTE ETA FELIPE JUARISTI IDAZLE ETA POETAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, URRIAREN 8AN

“Vivir de la literatura o vivir del cuento” hitzordua José Blanco poetak moderatuko du. 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez )   Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” ekimeneko beste hitzordu bat jasoko du datorren asteartean, urriaren 8an, eta Pedro Ugarte eta Felipe JuaristiGehiago

EUSKAL HERRIKO ETA ZAMORAKO FOLKLOREEK BASURTU AUZOA BETEKO DUTE ASTEBURU HONETAN, “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMAREN BARRUAN

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntza duen Bilboko Udalaren ekimenaren barruan dantza erakustaldiak eta erraldoiekin eta buruhandiekin egingo diren kalejirak egongo dira, Zamorako Don Sancho folklore taldeak emango duen erakustaldiarekin batera. Jarduerak, herri folklorea sustatzeko helburua duen “Plazarik Plaza” programaren barruan sartzen dira, eta Basurtuko “Basurto Berri” Merkatarien Elkartearen laguntza ere badute.   FolkloreGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK MÁRTA MÉSZÁROS ZINEGILE HUNGARIAR OSPETSUARI EMAN DIO BERE 61. EDIZIOKO OHOREZKO MIKELDIA, ZINE GARAIKIDEARI EGIN DION EKARPENA ETA BERDINTASUNAREN ALDE IZANDAKO PERTSEBERANTZIA ARTISTIKOA AINTZATETSIZ

ZINEBIk egilearen lan garrantzitsuenen aukeraketa emango du Arte Eder Museoan, horien artean, berriztatutako kopia Berlingo azken zinemaldian estreinatu duen Örökbefogadás (Adopzioa, 1975). Berlinen lehiatu zen Hungariako lehenengo filma izan zen, 1975ean Film Onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen eta Márta Mészáros sari hori irabazi zuen lehenengo emakumea bilakatu zuen. ZINEBIren 61. edizioa azaroaren 8tik 15era ospatukoGehiago

KATIXA AGIRRE EGILE GASTEIZTARRA IZANGO DA BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTOLATZEN DUEN “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” PROGRAMAKO GONBIDATUA

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, ostegun honetan, urriaren 3an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei eskainitako “XXI. mendeko Emakume Idazleak” programako beste topaketa bat jasoko du ostegun honetan, urriaren 3an, Katixa Agirre euskalGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, JA! BILBAO – UMOREZKO LITERATURAREN ETA ARTEAREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREKIN LANKIDETZAN, LITERATUR TOPAKETA JASOKO DU ASTEAZKEN HONETAN, URRIAREN 2AN, ANDREI KURKOV IDAZLEAREKIN

Ekitaldian, Andrei Kurkovek Guillermo Altares kazetariarekin egingo du berba. 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Bat-bateko itzulpen zerbitzua izango du, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Ja! Bilbao – Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiarekin lankidetzan, Andrei Kurkov idazleGehiago

BILBOKO UDALAK UNAMUNOREN EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHEN HONETAN, ALDE ZAHARREAN EGINGO DEN LORE ESKAINTZA TRADIZIONALAREKIN ETA JUAN JOSÉ LANZ IRAKASLE ETA LITERATURA GARAIKIDEAN ADITUAK BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN EMANGO DUEN HITZALDIAREKIN

“De Fuerteventura a París: Poesía e Historia” izenburupean, Juan José Lanz, Kanarietako erbestearen ondoren Unamunok idatzi zuen liburu horretan zentratuko da. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Unamuno plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko urtero egiten dituen lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu eguerdiko 12:00etan.   Datorren igandeanGehiago

21. EDIZIOA URRIAREN 17TIK 27RA OSPATUKO DUEN BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIA-BAD NAZIOARTEKO ARTISTEN ETA PROGRAMATZAILEEN TOPALEKU IZANGO DA BERRIRO ERE

Jaialdiak, programazio eszenikoaz haraindi, prestakuntza ekintzak emango ditu Burtsako Udaltegian eta Dantzertin. Dantzarako argiztapen diseinuari eta nazioarteko merkaturako gain-titulatzeko moduari buruzko topaketetarako izen ematea irekita dago jadanik info@atae.org helbide elektronikoaren bitartez.   Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia-BAD 21, sektoreko profesionalentzako topaketa eta lan foro bilakatuko da aurten ere. Egun horietan, besteGehiago

BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK AUZOETAN ANTOLATZEN DUEN ANTZERKI ZIRKUITUAK, OSTEGUN HONETAN EKINGO DIO BERRIRO PROGRAMAZIOARI, DOAKO HAMABI IKUSKIZUNEKIN

Otxarkoagako, Castañoseko, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Zorrotzako eta Buiako udaltegiek eta Solokoetxe institutuak bertako konpainien 12 proposamen jasoko dituzte –gehienak estreinaldiak–; konpainia horietako asko amateurrak edo erdi-profesionalak dira. Programazioa, azken aldian egindako kalitatezko ikuskizunek markatzen dute. Azpimarragarria da La Pacheca Collective taldeak memoria historikoari buruz egin duen lan berria.   Bilboko Udalak bultzatzen duen eta arteGehiago

BILBOK BILBOARGAZKIREN 13. EDIZIOA JASOKO DU URRIAN, IBILBIDE LUZEKO PROFESIONALEN ESKUTIK ETORRIKO DIREN HAMAR ARGAZKI ERAKUSKETAREN, HITZALDIEN ETA TAILERREN BITARTEZ

Bilboko Udalaren laguntza duen ekimena Euskal Herriko Argazkigintza Elkarteen Federazioak sustatu eta BBKk babesten du. Ikusleek goi mailako argazkilarien, José Benito Ruizen, Valiente Verderen, Ramón Serrasen edo Juan Pablo de Miguelen lanetara hurbiltzeko aukera izango dute. Bilboargazkik, gonbidatutako argazkilarien presentzia izango du, eta horiek hitzaldiak eta tailerrak ere emango dituzte. Horrez gain, urriaren 27an, 8Gehiago