BEDERATZI ARTISTA IZANGO DITU PROTAGONISTA 2019KO ERAKUSKETETAN BILBAOARTEK

Raquel Asensi, Fernando Renes, Mar Reykjavik, Pablo Marte, Mabi Revuelta, Cristina Ramírez, Álvaro Albaladejo, Anäis Boudot eta Borja Gómez dira 2019an erakusketa izango duten artista aukeratuak.

Itziar Okariz (artista), Begoña Torres (Kultura zuzendariorde, Kultura Ministerioa), eta Miguel Zugaza (Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria) izan dira epaimahaia osatu duten partaideak.

Aukeratutako bederatzi artistek ekoizpenerako diru-laguntza izango dute, katalogo baten edizioaz gain.

 

BilbaoArtek urtea agurtzen du bere 2019ko egutegia osatuko duten zazpi erakusketen berri emanez. Itziar Okariz (artista), Begoña Torres (Kultura zuzendariorde, Kultura Ministerioa), eta Miguel Zugaza (Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria) izan ditu aurten epaimahaian ekoizpenerako zentroak. Aurkeztutako proposamenen goi-mailaren aurrean eta deliberazio luze baten ondoren, bakarkako bost eta taldeko bi erakusketa proposatu ditu epaimahaiak guztien adostasunarekin.

Artista irabazleak, 2018an egoiliarrak izandakoak, “Ateak Zabalik 2018″ talde erakusketan zehar ebaluatuak izan dira. Raquel Asensi, Fernando Renes, Mar Reykjavik, Pablo Marte, Mabi Revuelta, Cristina Ramírez eta Álvaro Albaladejo, eta Anäis Boudot eta Borja Gómez izeneko artistek 2019ko otsaila eta azaroa artean aurkeztuko dituzte haien lanak, ekoizpenerako diru-laguntza bati esker eta erakusketa-katologo sormenarekin batera, biak BilbaoArteko lantegietan garatuak.

Raquel Asensi artista zeramikari cyborga da. Zeramika artean ikuspuntu feministen eragina ikertzen du. Proiektu ezberdinetarako bekak jaso ditu, hauen artean aipagarrienak “Abrazar el ornamento como un lenguaje para la insurrección” (2017) edo “Ideonella” (2018). Bere lana, bes teak beste, Rekalde Aretoa, Bizkaiko Batzar Nagusiak edo Getxoarten erakutsia izan da. BilbaoArte edo Sareanen bakarkako performanceak burutu ditu, taldeka berriz Spoken Word Bilbaorekin batera Azkuna Zentroan.
Fernando Renes artista bisuala da. Azkenaldian bere lana erakutsi du MUSAC, Museo de arte contemporáneo de Castilla y León; Museo Patio Herreriano, Valladolid; CentroCentro, Madrid; MAC Gas Natural Fenosa, A Coruña; DA2, Salamanca; CAM Raleigh, Carolina del Norte; Centre d´art La Panera, Lleida, besteak beste.

Mar Reykjavik Mar Reykjavik Arte Ederretan lizentziatua da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta Madrilgo MasterLaven Ikus-entzunezko Sorkuntza Garaikidea masterra burutu zuen. Bere lana estatu mailan La Gallera, Fundación La Posta, Valentziako Octubre CCC i el Muvim, Espacio Oculto, Storm And Drunk, Madrilen, Salamancako Da2 Artium, Tenerifeko COAC, edo Getxoko El Respiraderon erakutsi izan da, eta nazioarte mailan Berlingo NGBK galeria, Stockholmgo SupermarketArtFair edo Buenos Airesgo El Recoletan. Boxes taldearen sortzaileetako bat.

Pablo Marte artista, idazle eta ikertzailea da. Bere lana, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zinebi jaialdia (Bilbo), O cineclube (Santiago de Compostela), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa), Koldo Mitxelena (Donostia), Azkuna Zen troa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (París), CA2M (Mostoles, Madril), Artium (Gasteiz), BAD jaialdia (Bilbo), Arteleku (Donostia) edo BilbaoArte Fundazioan (Bilbo) erakutsia izan da.

Mabi Revuelta Gure Artea 2016 Sariaren Irabazle, bere sorkuntza jarduna aintzat hartze gisa, ospe handiko erakundeetan egin ditu erakusketak, hala nola, Bilboko Guggenheim Museo; ISCP, New York; Txinan eta Japonian, Pekingo eta Tokioko Cervantes Institutuak, New Yorkeko Museo Erotikoan; ARTIUM Museoa, Vitoria-Gasteiz; TEA Museoa, Tenerife; Casa Encendida, Madril; BilbaoArte Fundazioa edo Bilboko Vanguardia eta Madrilgo Raquel Ponce galeriak. Bere azken erakusketa indibiduala 2015ean egin zuen Gasteizko ARTIUM Museoan. Egun, ikerketa ildo berri bat ari da garatzen, BBVA Fundazioak Ikerketa eta Kultur Sorkuntzarako (2016) eman dion diru laguntza bati esker.

Cristina Ramírezek Artearen Historia (Madrilgo Unibertsitate Conplutentsea) eta Arte Ederretako (Granadako Unibertsitatea) ikasketak burutu ditu. DKV-Makma marrazketa saria jasotzen du, Conplutentse Fundazioaren Joven sariarekin batera eta Iniciarte programako produkzio laguntzetan hautatua da. Eslovenia (BB-Art Colony) edo Italiako (Casa Falconieri) arte egoitzetan parte hartu du eta bere lana bakarka edo taldeka Madril, Valentzia edo Granadako aretoetan erakutsia izan da.

Álvaro Albaladejo Granadan bizi eta bertan lan egiten duen eskultorea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean, Munichgo Akademie der Bildenden Künstean egonaldi bat burutuz. Bere azken bakarkako erakusketen artean hauek dira azpimarragarrienak: FACBA proiektuaren barruan Zaida aretoan aurkeztutako El fin del universo (2018); Vueltas y penumbras (2017) PTS aretoa eta Granadako Aldundiaren Palacio de los Condes de Gabian aurkeztutako El ojo y el vértice (2016).

Anaïs Boudot. Arte Ederrak ikasten ditu Metzen. Argazkilaritza Arlesgo École Nationale Supérieure de la Photographien eta Le Fresnoy-Studion Argazkilaritza, bideoa eta teknologia berriak. 2016. urtean Madrilgo l’Academie de Franceren parte izateko hautatua izan zen eta Casa Velázquezen (ikertzaile eta sortzaile frantsesen hispaniar ikasketak) Santa Teresa de Jesúsen pausoak jarraitzen zituen proiektu mistiko bat garatzen du Gaztelako paisaia eta herrietatik. BilbaoArte bekaduna, 2016tik Parisko Binome galeriak ordezkatzen da.

Borja Gómez Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Gradu Amaierako Sari Berezia jaso zuen 2015ean. 2017an Pintura Masterra bukatu zuen unibertsitate berean eta La Cour des Arts egoitza programan parte hartu zuen, Saint-Rémy-de-Provencen. Bere lana bakarka erakutsi du Gernikako Elai-Alai aretoan “DU-DA” erakusketan (2017). Talde erakusketa aipagarrienen artean aurkitzen dira: “Iritziak” eta “Saiaketak” Xabier Sáenz de Gorbearen komisariotzaz, Sanz Enea Kultur Etxean (Zarautz, 2014) eta Windsor Kulturgintzan (Bilbao, 2014); eta “Oculta oculta dulce dulce ríe” Naratan (Bilbao, 2018).

2019ko erakusketak otsailan hasiko dira eta hiru-lau asteko iraupena izango dute. Egutegia honela gelditzen da: Pablo Marte otsailaren 15etik martxoaren 15era, Álvaro Albaladejo eta Cristina Ramírez martxoaren 22tik apirilaren 17ra, Raquel Asensi maiatzaren 3tik 31ra, Borja Gómez eta Anaïs Boudot ekainaren 7tik uztailaren 5era, Fernando Renes abuztuaren 30etik irailaren 20ra, Mabi Revuelta irailaren 27tik urriaren 18ra eta Mar Reykjavik urriaren 25etik azaroaren 22ra. Azkenik, Ateak Zabalik 2019 talde erakusketa abenduaren 5ean inauguratuko da eta abenduaren 17ra arte izango da.