BAZTER FEST # 6 ON-LINE

COVID-19ak sortu duen egoera berria ikusita, proposatzen dugu Bazter Fest #6 musika-topaketaren edizio berri hau itxuraldatzea: on-line eskainiko diren hamar topaketa izango dira. Zoom plataformaren bidez emango dira eta La Basu raperoak aurkeztuko ditu. Grabatu egingo dira, eta gero udalaren sare sozialetan zabaldu.

Bazter Fest proiektua, hasiera-hasieratik, La Basurekin (Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide) antolatu dugu. Hala, berak aurkeztu eta dinamizatuko ditu asteroko topaketa hauek. Saio bakoitzaren iraupena ordubetekoa izango da, gutxi gorabehera, eta elkarrizketak, aurkezpenak, zuzeneko emanaldi laburrak eta hainbat inprobisazio txandakatuko dira. Elkarrizketetako batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk bi hizkuntzetan izango dira.

Ekainaren 1etik aurrera, astelehenetan, 20:00etan.

EKAINA

  • Ekainaren 1ean,     Las Tea Party DJs.
  • Ekainaren 8an,       Eva Mena.
  • Ekainaren 15ean,  VitterSweet.
  • Ekainaren 22an,     Lohitzune Lohi.
  • Ekainaren 29an,     Mad Muasel.
BAZTER FEST #6 ON-LINE