BASURTU – ZORROTZA BARRUTIAK DOAKO ZINE SAIOAK JASOKO DITU HILABETE HONETAN, ZINEBI ETA FANT ZINEMALDIETAN PARTE HARTU DUTEN FILMEN AUKERAKETA ESKAINIZ

Programazioaren barruan, Eskorbuto rock banda mitikoari buruzko Iñigo Coboren “Generación anti todo” dokumentala edo Roberto San Sebastiánen lehenengo film luzea, Bilboko Zinemaldi Fantastikotik – FANTetik igaro zen “La noche del virgen”, eskainiko dira. Horrez gain, familia osoari zuzendutako zine saioak ere programatu dira.

 

Basurtu – Zorrotza barrutiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – ZINEBIn, eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoan – FANTen parte hartu duten film laburrak eskainiz. Zine eskaintzaren barruan, batez ere familiari zuzendutako euskarazko bi film luze jasoko dira. Emanaldiak Basurtuko eta Zorrotzako udaltegietan eta Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan izango dira.

Egitaraua asteazken honetan inauguratuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Karsten Kiilerich-ek zuzendutako animaziozko “Albert” lan daniarrarekin –ikus-entzule guztientzako euskarazko saioa–. Hurrengo egunean, Zorrotzako udaltegiak, Eskorbuto banda mitikoari buruzko Iñigo Coboren “Generación anti todo” dokumentala eskainiko du. ZINEBIren aurreko edizioko Bertoko Begiradak sekzioan ikusi ahal izan zen. Iñigo Cobo bertan egongo da, bere filma aurkezteko.

Maiatzaren 23an eta 29an Basurtuko Udaltegiak bi film jasoko ditu: “Fabricando mujeres” eta “Sagu eta pagu”, azken hori euskaraz eta familia osoari zuzenduta. Al Borde Films-ek zuzendutako “Fabricando mujeres: ¿violencias machistas en el consumo?”, Euskadin, Madrilen, Txilen eta Medellinen errodatutako dokumentala da, SETEM Hego Haizeak elkarteak egindako “¿Consumimos violencia?” azterlanean oinarrituta. Bertan, ohiko kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko erlazioari buruzko gogoeta egiten da. SETEM Hego Haizeako arduradunek aurkeztuko dute ZINEBIren azken edizioko Bertoko Begiradak sekzioan ikusi ahal izan zen Paula Iglesiasen filma.

Programazioa maiatzaren 31n itxiko da Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan, Roberto San Sebastiánen lehenengo film luzea den “La noche del virgen” filmarekin. FANTeko Sekzio Ofizialean hartu zuen parte 2017an. Soilik helduentzat egokia den lan lotsabakoak, gau horretan bertan modu batean edo bestean birjintasuna galtzeko asmoz irteten den Nicoren istorioa kontatzen du. Medea pikaroa ezagutzen duenean, gaua okertu egingo da… odol, izerdi eta fluxu nahasketa bilakatzeko. Filmaren protagonistak Javier Bódalo eta Miriam Martín eta Victor Amilibia bilbotarrak dira.

AGENDA

MAIATZAK 15
18:00 – “Albert” (2015, Danimarka, Karsten Kiilerich)
Basurtuko Udaltegia
Euskaraz, familia osoari zuzenduta

MAIATZAK 16
19:30 – “Generación anti todo” (2018, Euskadi, Iñigo Cobo) – DOK
Zorrotzako Udaltegia
Helduentzat
Aurkezpena: Iñigo Cobo. Zuzendaria

MAIATZAK 23
19:00 – “Fabricando mujeres” (2018, Euskadi, Paula Iglesias) – DOK
Basurtuko Udaltegia
Helduentzat
Aurkezpena: Laura Castresana / Iratxe Ateagoitia (SETEM Hego Haizea)

MAIATZAK 29
18:00 – “Sagu eta Pagu” (2017, Turkia, Engin Bastürk)
Basurtuko Udaltegia
Euskaraz, familia osoari zuzenduta

MAIATZAK 31
19:30 – “La noche del virgen” (2016, Euskadi, Roberto San Sebastián)
Zorrotzako Auzoka Komunitate zentroa
Helduentzat

SARRERA LIBREA

+ info: www.bilbaokultura.eus / www.kulturabarrutik.eus