BARRUTIAK KANTARI PROGRAMAK ABESBATZEN 14 KONTZERTU ESKAINIKO DITU BARRUTI GUZTIETAN EKAINAREN AMAIERARA ARTE

Bilboko Udalaren ekimenak jende guztiari hurbildu nahi dizkio abesbatzen kantuak eta musika, auzo guztietan kultur eskaintza deszentralizatua, anitza eta kalitatezkoa eskaintzeaz gain.

 

Bilboko Udalak Barrutiak Kantari programaren beste edizio bat inauguratuko du ostiral honetan Errekaldeko Udaltegian. Ekainaren amaierara arte abesbatzen 14 kontzertu eskainiko dira Hiriko barruti guztietan. Ekimenak jende guztiari hurbildu nahi dizkio abesbatzen kantuak eta musika, auzo guztietan kultur eskaintza deszentralizatua, anitza eta kalitatezkoa eskaintzeaz gain.

Barrutiak Kantari programak emanaldiak programatu ditu barruti guztietan, eta horietan Hiriko ia abesbatza guztiek hartuko dute parte: Iraiak Abesbatza, Bilboko Ganberako Abesbatza eta Orkestra, Arteagako Abesbatza, San Inazio Abesbatza, Deustoarrak, Andre Berri Abesbatza, San Anton Abesbatza, Emays Abesbatza, Lur Maitea Otxotea, Sanfran Korue, Lagundi Abesbatza, Ingeniarien Abesbatza, Club Deportivoko Abesbatza, Bilbao Argia Otxotea, Emitenia Ganbera Abesbatza, Begoñako Sustraiak Abesbatza, Otxarkoaga Abesbatz Elkartea, Garaizarko Matsorriak Abesbatza, Iralabarri San Antonio Abesbatza, Arraizpe Abesbatza, Gaudeamus Hodie Abesbatza, Euskeria Abesbatza, Jatorki Abesbatza, Bagabiltza Abesbatza, Inmakuladako Abeslariak eta Mikel Deuna Abesbatza.

Barrutiak Kantari programako abesbatzen kontzertuak elizetan eta beste udal gune batzuetan izango dira batez ere, eta batzuk baita aire librean ere, maiatzaren 20an Zurbaranbarriko Iturriondo plazan eta maiatzaren 25ean eta ekainaren 2an Casilda Iturrizar parkean programatu direnak, besteak beste. Gehienak arratsaldez izango dira, batzuk eguerdian izango diren arren.