BAD-EK, BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK, XAVI BOBÉS KATALANAREN “MONSTRUOS” ESTREINATUKO DU BIHAR BILBOROCKEN

BAD-ek – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, ”Monstruos”, Xavi Bobés katalanaren (Playground konpainia) ikuskizun berria, aurkeztuko du BIHAR, URRIAREN 29AN, Bilborocken.

Lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskadin. Objektuak eszenaren protagonista bilakatzen dituelako ezaguna den artistaren tresnak hariak eta orratzak dira, horiek baitira antzezlan honen adierazpideak.

Ikuskizun berritzaile hori BIHAR, asteazkenean, goizeko 11:30ean aurkeztuko da komunikabideen aurrean, Bilborock aretoan, eta bertan egongo dira Alicia Otxandategi BAD-eko zuzendaria eta Xavi Bovés sortzailea eta antzezle nagusia.

Gorputza azterketarako objektu nagusia ere bada, antzezlearena zein ikuskizunarena berarena, manikiaren soinen bitartez. Artistak eta objektuek, benetako magia den itzalen antzerkia sortzen dute. Horrela, “Monstruos” lanak, ikusezinetara lotutako gorputza erakusten du. Leku batetik bestera doan, ahaztu egin duen eta, pixkanaka, gogoratzen ari den, disekzionatzen duen, nekatzen den, desagertzen den gorputza. Itzaliz doan eta zauri gisa amaitzen den gorputzaren inpresioa.

Bizitzan, munduan, norberarengan, egiten den bidaiari eta norberaren ezagutzaren nahiari buruz hitz egiten duen objektuen antzerki ikuskizuna da. Perfekzioaren bilaketa. Antzezlana, estudioko bi baseren bitartez gauzatzen da, manipulazioaren unibertsoan. Alde batetik, eskuen eta besoen adierazkortasunaren ikerketa, manipulazioaren artean ezinbesteko elementuak baitira, gorputza beste objektu bat den bitartean. Gorputzaren itxura animaziorik gabea da, heriotzatik gertukoa. Eta, bestetik, material berriei buruzko ikerketa, horietako gehienak joskintzaren munduarekin erlazionatutakoak.

Xavi Bobés antzezle/manipulatzaile eta eszena sortzaile da. Objektuen poetikak liluratu egiten du eta duela hamar urte baino gehiagotik eguneroko jarduneko mota guztietako objektuekin ikertzen du. Horrez gain, beste sortzaile batzuekin ere lankidetzan aritu ohi da, proiektuen zuzendariek garatutako ideiak eta irudiak gauzatuz.

“Monstruos”, BAD-en lankidetza aktiboa duen Terrassako TNT jaialdiaren koprodukzioa da. Leku kopuru mugatua duen ikuskizun horrek bi emanaldi izango ditu, BIHAR, urriaren 29an, Bilborocken, arratsaldeko 19:00etan eta 20:30etan.

“Monstruos” bideoa: http://vimeo.com/55218358

+ INFO: www.badbilbao.com