ASTE NAGUSIAK HERRI-KIROLEN ALDE APUSTU EGITEN DU

Goi mailako aizkolariek, harrijasotzaileek edo harri-zulotzaileek erakusketa eta lehiaketetan parte hartuko dute Bilboko Areatzan 12:00etan.

2016ko Aste Nagusiak herri-kirolen alde apustu egingo du berriro ere bere ikusgarritasun itzelagatik eta euskal kultura eta identitarearen sinbolo eztabaidaezinetako bat izateagatik. Goi mailako aizkolariek, harrijasotzaileek edo harri-zulotzaileek erakusketa eta lehiaketetan parte hartuko dute Bilboko Areatzan 12:00etan.

Herri-kirolak euskal kulturaren ezaugarriak dira. Bere jarraitzaileak ugariak dira eta erakarpen handia pizten dute bisitarien artean. Bere arrakasta dela eta, Bilboko Udala herri-kirolei merezi duten protagonismoa emango die Aste Nagusian euskal kultura eta identitatearen proiekzioarako formula bikaina direlako.

Herri-kirolen jatorria landa-eremuan kokatu behar da. Denborarekin, baserriko eta nekazaritzako berezko lan-jarduerak kirol modalitateetan bihurtu dira non trebetasun handia, erresistentzia eta indar fisikoa beharrezkoa den. Hauen artean aipatzekoak dira aizkolariak, harrijasotzaileak, sokatira, txingen jasoketa, idi-probak edo harri-zulatzaileak, beste batzuen artean.

Aste Nagusian herri-kirolak ordezkatuta egongo dira Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, zeinek 36 urte darama ekitaldi hauetan parte hartuz.