ARTY WALKS 2020

Bilboko Udalak epea ireki du izena emateko Bilbo Zaharreko arte- eta sorkuntza-guneetan egingo diren ikustaldi gidatuetarako; ‘ARTY WALKS’ deritze ikustaldiei, eta BLV-ART programaren barruan datorren ekimen bat da.

Kultur ibilbide hauek doan eskainiko dira, eta irailaren 18an eta 19an egingo dira (barikua eta zapatua), 18:00etatik aurrera; ikustaldiek bi ordu inguru iraungo dute.

Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea hona: [email protected]. Mezuan, ikustaldian parte hartu nahi dutenen izen-deiturak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, adina, lanbidea eta bizitokia adierazi beharko dira. Epea irailaren 13an amaituko da, eta pertsona bakoitzak ibilbide bakarrerako eman ahalko du izena.

Info gehiago BadBilbao/ArtyWalks