ABANGOARDIAKO ARTE ESZENIKOEK, TOPAKETEK ETA SORKUNTZA ESPAZIOETARA EGINGO DIREN BISITEK ZENTRATZEN DUTE AURTEN, ESZENATOKI BERRI GISA, BILBO ZAHARREAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN AISIA ETA OSTALARITZA LOKALAK SARTZEN DITUEN “BLV – ART” PROGRAMA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago.

Berrikuntza gisa, ohiko eszenatokiei, auzoan erreferentziazkoak diren hamabi ostalaritza establezimendu gehitzen zaizkie. Eszenatoki horietan kafe-antzerkia, performancea, erakusketak, DJ saioak eta antzerki laburreko piezak jasoko dira, ostegun honetatik urriaren 4ra arte.

Edizio honetan, programak arreta berezia eskaintzen dio emakume sortzaileen lanari, auzoan aritzen direnei, batez ere.

Bilbo Zaharra ingurunea abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko da berriro ere, inguru horren garapenerako eta goitik beherako berriztapenerako elementu dinamizatzaile gisa kulturaren aldeko apustua egiten duen eta Bilboko Udalak antolatzen duen “BLV-ART” programaren edizio berriarekin.

Programazioa OSTEGUN honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Cristina Celada artistaren “Historias Incómodas” kafe-antzerkia jasoko duen Peso Neto jatetxean. Taberna batean istorioak kontatzen ari den emakumea da. Emakume antzezlearentzako eta oinarri elektronikoarentzako, gaueko jendearentzako eta lokal ilunetarako literatur kabareta da. Izan ere, lehen aldiz, BLV-ART-en edizio honek, auzoan erreferentziazkoak diren zenbait aisia eta ostalaritza lokal jasoko ditu eszenatoki gisa, eta horietan hainbat arte proposamen eskainiko dira. Horrela, larunbatean (irailaren 26an), Zubiburu, Badulake edo Marzana 16 establezimenduek hiru antzerki labur pieza jasoko dituzte arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara.

Ohikoak diren Bilborock, BilbaoArte edo Berreginen Museoa bezalako guneek ere antzerkitik dantzara, instalazioetara edo performancera doazen zenbait arte proposamen jasoko dituzte. Horien artean, ostiralean, urriaren 2an, arratsaldeko 20:30etan, Loida A. Gómezek BilbaoArten estreinatuko duen “Artaud y otros animales” aipa daiteke. Ohikoa denez, kalea izango da eszenatoki nagusietakoa, ikus-entzuleekin bat egitera irteteko. Ikus-entzuleak dantza eta zinea aire librean aurkituko ditu Martzanako Kaian eta Mariaren Bihotzaren plazan.

Dantzak presentzia azpimarragarria izango du, irailaren 27an, eguerdiko 12:30etatik aurrera Martzanako Kaian “El show del espectador” lana eskainiko duen Ertza taldearen, eta urriaren 2an, ostiralean, gaueko 22:00etatik aurrera, Mariaren Bihotzaren plazan “Sorbatza” kaleko ikuskizuna eskainiko duen Kukai Dantza Konpainiaren eskutik.

Zineak bere lekua izango du beste urte batez, 2013an martxan jarri zen DOKUART sekzioarekin. Sekzio horretan, auzoan ari diren emakume sortzaileen lekukotzak eta ibilbideak jasotzen dituen bideoa eskainiko da, eta baita BLV-Art-en edizio honen laburpena ere, iritzien eta jardueren irudien bitartez. Proiekzioa urriaren 1ean izango da, gaueko 21:00etatik aurrera, Mariaren Bihotzaren plazan. Emanaldiaren amaieran aire libreko film laburren zikloa hasiko da, Caóstica elkartearen laguntzarekin. Bertan, zine bizarro jaialdiaren zenbait ediziotan parte hartu duten emakumeek egindako film laburrak eta bideoklipak eskainiko dira.

Programazioa osatzeko liburuak aurkeztuko dira eta Chispún konpainiak euskaraz egindako antzerkia eskainiko du. Antzerkia, baita ere, baina desberdina eta sortzaileek “ez antzerki” gisa ulertzen dutena, izango da Bilborock-ek irailaren 27an jasoko duena, El Pollo Campero Comidas Para llevar taldearen “Sekvantaro” ikuskizunarekin (19:30etan).

Programazioari amaiera emateko, igandean, urriaren 4an, Bilborock-ek “A to the B” taldearen kontzertua jasoko du 20:00etatik aurrera. Talde afro-euskaldunak Hip-Hop musika egiten du, R&B eta Pop nahasketarekin. Jarduera guztiak, kontzertu hori barne, doakoak izango dira.

Gainera, ohikoa denez, BLV-ART-en aurtengo edizioak neurri handiko horma-irudi berria gehituko dio hiri paisaiari. Oraingo honetan, horma-irudiaren sinatzailea Suso33 (Madril 1973) izango da, nazioartean oso ezaguna den hiriko arte artista. Hainbat diziplinaren bitartez adierazten den oso artelan berezia aurkeztuko du: pintura, ekintza, bideoa eta arte eszenikoak. Artelan berri horrek Kontzezio kalearen 13an dagoen eraikinaren fatxada hartuko du, eta aurreko edizioetako horma-irudiak bezala, inguru horretan ikusi ahal izango den eta biztanleentzat eta Bilbo Zaharrean bizi ez diren gainerako pertsonentzat artearen ikuspegitik elementu erakargarri bilakatu nahi duen bildumaren parte bilakatuko da.

ARTY WALKS
Aurreko edizioan bezala, jarduera nagusien artean azpimarragarriak dira, baita ere, inguru horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortu diren galeria berrietara eta hiriko artearekin erlazionatutako guneetara egingo diren doako bisita gidatuak. Walks – Arte Zirkuitoa partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Bilbo Zaharreko hainbat gune bisitatuko dituzte.

Bisitak irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira. Irailaren 25ean eta urriaren 2an (ostiralak), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta irailaren 26an (larunbata), goizeko 11:30etatik 13:30etara. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen bitartez. Arty Walks-ek Bilbao Arte bezalako lekuak bisitatuko ditu, baina baita galeria, estudio eta tailer txikiak eta merkataritza establezimendu berritzaileak ere. Leku horietan sustatzaileekin eta artistekin hitz egiteko aukera egongo da.

BLV-ART-en helburua Bilboko gune horren kultur espezializazioa da, bertan bizi direnen beharrei erantzuteko baina, batez ere, auzo horiek herritar guztientzat erakargarri izan daitezen, abangoardiako kultur polo bilakatuz, bertan musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza era berriak sortzen ari direlako. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriaren gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu, inguru horretan sortu diren eta bertako kaleak biziberritzen lagunduko duten kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz.

ERANSKINA: BLV-ART PROGRAMAZIOA

OSTEGUNA 24
20:00 Kafe – Antzerkia, Cristina Celadaren “Historias incómodas”
Peso Neto taberna

OSTIRALA 25
2.0 ekintza. Gizarte Teknologia eta Komunikazioa

13:00 Bihotz (Aretxaga 6)
Erakusketa eta bideo-performancea.
Tamara García. Argazki instalazioa. “Torturas cotidianas”
Jai Du. Bideo-performancea
Majo Polanco. Argazkia

18:00 Dando La Brasa (Aretxaga 7)
Tamara García. “Hasta la cocina”
Pilar Baizán. “Inauguraciones de arte” bideoa
Ignacio Sáez. “SF” bideoa

19:00 Mongolia Gunea (Aretxaga 2)
Ikus-entzunezko instalazioaren inaugurazioa
Paco Arráez: “Kuma”

20:00. San Frantziskoko Udaltegiko Ekitaldi Aretoa.
Dantza. Orlando Peláez eta VRILnoise. “Rimbombancias”

23.30 Sarean (Mariaren Bihotzaren plaza)
Performancea. Majo Polanco. “Un día de olores”

21:00 KARPINTERIA (Gorteak 29-31 4º)
Ramón Churruca
Performancea “A propósito de nada”

LARUNBATA 26
10:00 – 13:30 / 16:00 – 19:30 Mariaren Bihotzaren plaza
Culturas de barro – buztin kulturak (Irudimenezko hiri bat elkarlanean buztinez egiteko tailerra).

19:00 Santos Juanes plaza
100 eskailera igo
Sormenezko ibilbidea Atxuriko, San Frantziskoko eta Miribillako zenbait eskailera gunetik.

2.0 ekintza. Gizarte Teknologia eta Komunikazioa
13.00 Zikloak. La Ferro (Martzanako kaia 16)
Ekintza grafikoa. Pablo Burgueño López. “Horror Vacui”
Vermut Djs: Ganzo, Rikuras-Vriladas & Gentse Stoverij

13.00 Marzana 16 taberna (Martzana kalea 16)
Tamara García “Collages” erakusketaren inaugurazioa

18.00 La Viña de San Francisco 17
JOX (Joxean Rivas). Dark folk.

19.00 Peso Neto (San Frantzisko 1)
Tamara García. “Visuales del proyecto Chicas en Llamas y de la Uca”

20.00. Marzana 16
Trobadoreak. Los Prubitines. “Trilogía”

23.30 Sarean (Mariaren Bihotzaren plaza, 4)
Ikus-entzunezko happening-a. Tamara García eta Ganzo. “Tan cerca”

Txoushop. Antzerki laburreko piezak
18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30: Cia. Sinreverse (Aitor Aguado eta Ignacio Sabrido) “Desagrégame o apriétame más fuerte” – Zubiburu (Urazurrutia kalea, 2)
18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30: Happy End konpainia (Javier Liñera eta Peñi León) “Suicidio en 15 min” – Bar Marzana 16 (Marzana kalea, 16)
18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30: Dame Veneno konpainia (Judit Lorenzo eta Ana Furones) “Delirios de grandeza” – Badulake (Hernani kalea, 10)

IGANDEA 27
12:30 Martzanako kaia
Ertza. “El show del espectador” Dantza-Antzerkia
19:30 Bilborock
El Pollo Campero comidas para llevar “Sekvantaro” (Antzerkia)

OSTEGUNA 1
Chispún “Ausartien bidaia”. Antzerki laburra (euskaraz)
19:30 San Frantziskoko udaltegia

21:00 Mariaren Bihotzaren plaza
Dokuart “Hilando Fino 15” + emakumeek egindako film laburren eta bideoklipen proiekzioa. (Caóstica)

OSTIRALA 2
12:30 Suso33 Horma-irudiaren inaugurazioa. Egilea bertan izango da. (Contzezio kalea, 13)
20:15 BilbaoArte
Loida A. Gómez “Artaud y otros animales” Performancea
22:00 Mariaren Bihotzaren plaza
Kukai Dantza Konpainia “Sorbatza” (Dantza garaikidea)

IGANDEA 4
20:00 Bilborock
A to the B (kontzertua)

JARDUERA GUZTIEK SARRERA LIBREA IZANGO DUTE.