ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 18 ikastetxe publiko eta pribatuk, 562 ikaslek, hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan.

Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, MAIATZAREN 22an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten lanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Aurtengo edizioan saria jaso duten eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: “Ipuinetan barrena” eta “Mobilizatu zaitez” Epalzaren Alarguna Eskola, “Black and white mimoa!” Arangoiti Ikastetxea, “Kaktus gizagajoa” José Orbegozo Eskola, “La estrella de la paz” Cervantes Eskola, “Time warpers” Ibarrekolanda Institutua, eta “Kantauriko piratak” Artxandape Ikastola.

Eskola Antzerki Lehiaketa, protagonista ikasleak diren antzezlan lehiaketa da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 18 ikastetxe publiko eta pribatutako 562 ikaslek hartu dute parte lehiaketaren hemezortzigarren edizio horretan, eta 36 antzezlan aurkeztu dira.

Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, gainera, kategoria bakoitzeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko eszenatoki pribilegiatuan aurkeztu ahal izango dituzte ikus-entzuleen aurrean.

ERANSKINA: ESKOLA ANTZERKI LEHIAKETA 2016 / SARIAK

1. Epalzaren Alarguna Eskola – “Ipuinetan barrena”
Talde interpretazio lan hoberena

2. Arangoiti Ikastetxea – “Black and white mimoa!”
Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoko modalitateak berreskuratzeko lan hoberena.

3. José Orbegozo Eskola – “Kaktus gizagajoa”
Antzezlanaren alderdi eszenikoen soluzio hoberena

4. Cervantes Eskola -“La estrella de la paz”
Antzezlana partaideen adinera egokitzeko lan hoberena

5. Ibarrekolanda Institutua – “Time warpers”
Lan eszeniko orokor hoberena

6. Epalzaren Alarguna Eskola – “Mobilizatu zaitez”
Presentzia eszeniko hoberena

7. Artxandape Ikastola -“Kantauriko piratak”
Epaimahaiaren izendapen libreko akzesit saria