ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 11 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan.

 

Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, EKAINAREN 2an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten antzezlanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Aurtengo edizioan aukeratu diren eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: “Trocitos de Lorca” , Txurdinaga Behekoa Institutua; “Eta guk, zer egin dezakegu” Arangoiti Ikastetxea; “Marilu panpina” eta “Hau nahastea” Epalzaren alarguna Eskola; “Bilbo, Bilbo” Artxandape Ikastola; “La pequeña lectora” El Ave María Ikastetxea; eta “Everything alright, sir?” Ikasbide Ikastetxea.

Eskola Antzerki Lehiaketa, protagonistak ikasleak diren antzezlan lehiaketa da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 11 ikastetxe publiko eta pribatutako 350 ikasle baino gehiagok hartu dute parte lehiaketaren hemeretzigarren edizio horretan, eta 21 antzezlan aurkeztu dira.

Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, gainera, kategoria bakoitzeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko agertoki pribilegiatuan aurkeztu ahal izango dituzte ikus-entzuleen aurrean.

ERANSKINA: ESKOLA ANTZERKI LEHIAKETA 2019 / SARIAK

1. Txurdinaga Behekoa Institutua – “Trocitos de Lorca”
Lan eszeniko onena

2. Arangoiti Ikastetxea – “Eta guk, zer egin dezakegu?”
Proposamen eszeniko bitxiena

3. Epalzaren alarguna Eskola – “Marilu panpina”
Antzezlanaren alderdi teknikoen soluzio onena

4. Artxandape Ikastola – “Bilbo, Bilbo”
Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoko modalitateak berreskuratzeko lan onena.

5. Epalzaren alarguna Eskola – “Hau nahastea”
Antzezpen lan orokor eta koral onena

6. El Ave María Ikastetxea – “La pequeña lectora”
Partaideen adinera egokitutako lan onena

7. Ikasbide Ikastetxea – ¬”Everything alright, sir?”
Epaimahaiaren izendapen libreko akzesit saria. Diziplinen erabilera onena antzezlanaren garapenerako.