ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 15 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan.

Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, EKAINAREN 4an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten antzezlanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Aurtengo edizioan saria jaso duten eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: “Dios”, Txurdinaga Behekoa; “Otsoaren epaiketa” Arangoiti ikastetxea; “Sorginak gu? Jakina!”, Artxandape ikastola; “Hodeiak” Ibarrekolanda institutua; “Siames 2.0” eta “Zertaz hitz egindo dugu gaur?” Epalzaren Alarguna Ikastetxea; eta “Ongi etorri errefuxiatuak” Ave Maria Ikastetxea.

Eskola Antzerki Lehiaketa, protagonistak ikasleak diren antzezlan lehiaketa da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 15 ikastetxe publiko eta pribatutako bostehun ikasle baino gehiagok hartu dute parte lehiaketaren hemeretzigarren edizio horretan, eta 23 antzezlan aurkeztu dira.

Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, gainera, kategoria bakoitzeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko agertoki pribilegiatuan aurkeztu ahal izango dituzte ikus-entzuleen aurrean.

ERANSKINA: ESKOLA ANTZERKI LEHIAKETA 2017 / SARIAK

1. Txurdinaga Behekoa – “Dios”
Lan eszeniko hoberena

2. Arangoiti Ikastetxea – “Otsoaren epaiketa”
Proposamen eszeniko bitxiena

3. Artxandape Ikastola – “Sorginak gu? Jakina!”
Antzezlanaren alderdi teknikoen soluzio hoberena

4. Ibarrekolanda Institutua – “Hodeiak”
Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoko modalitateak berreskuratzeko lan hoberena.

5. Epalzaren Alarguna Eskola – “Siames 2.0”
Antzezpen lan orokor eta koral hoberena

6. Epalzaren Alarguna Eskola – “Zertaz hitz egingo dugu gaur?”
Partaideen adinera egokitzeko lan hoberena

7. Colegio El Ave María -“Ongi etorri errefuxiatuak”
Epaimahaiaren izendapen libreko akzesit saria. Diziplinen erabilera hoberena antzezlanaren garapenerako.