ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2018” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 23AN

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2018” CDaren grabazioan ere hartu dute parte.

Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku salgai daude antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta jasotako diru guztia Unicef erakundera bideratuko da.

 

ABENDUAREN 23an, igandean, goizeko 11:30ean, Arriaga Antzokiak “Bilbainadak 2018” Ekitaldia jasoko du. Bilboko Udalak, Radio Nervionen eta TeleBilbaoren laguntzarekin, antolatutako kontzertuan, aurtengo Bilbainada Lehiaketan irabazle izan diren eta CD batean grabatu diren lanak interpretatuko dira.

Saria lortu duten lanak biltzen dituen diskoa liburu dendetan eta disko dendetan egongo da salgai (10 eurotan), eta Udal Liburutegi Sarean ere egongo da maileguan jasotzeko. Gure hiriko bilbainada talde ezagunenetakoek interpretatutako hamar abesti berri bilduko ditu.

Ohikoa denez, sarrerak zuzenean eskatu beharko dira Radio Nervioneko hainbat saiotan (94 444 00 55) eta antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan 200 eserleku eskuratu daitezke. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute.

Jasotako diru guztia Unicef Bilbaora zuzenduko da. Ekitaldira doazenek, “Bilbainadas 2018” CDan jasotzen diren Bilbori buruzko lan berriez gozatzeko aukera izango dute. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, Hugo Robles, Los Txikis, Otxote LDS, Gaupasa, Cinco Bilbainos, Los Chimberos, Iñaki Basabe, Azul Bilbao, Beti Aurrera eta Limón y Menta taldeek, besteak beste.

Ekitaldian, Bilbainada Lehiaketaren 2018ko edizioan saritutako abestiak entzun ahal izango dira, José María Larrazabalen “Naturaren eskutik”, eta Fernando Ibarraren “Joya Europea 2018” lan irabazleak eta zortzi accesitak lortu dituzten zortzi abestiak.