ANTZERKIAREN, DANTZA GARAIKIDEAREN ETA DRAMATURGIA BERRIEN ARLOKO ESZENA IKERKETAKO LAU PROIEKTU IZAN DIRA BILBOKO UDALAREN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAKO BEKAK LORTU DITUZTENAK

Guztira aurkeztutako 43 proposamenetatik aukeratutakoek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza artistikoa izango dituzte euren proiektuak prestatzeko. Proiektu horietakoren bat Bilboko Antzerki eta Arte Garaikidearen jaialdiaren (BAD) hurrengo edizioan aurkeztuko da.

“Artistak Egoitzan” Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, egindako apustua da, Bilbon sormen eszenikoa suspertu nahi duena, artistei eta ikerlariei baliabide ekonomikoak, teknikoak eta laguntza profesionala eskainita.

Bilboko Udalak, Baliabide Eszenikoen Zentroaren (BilbaoEszena) bidez, sormen eszenikoari laguntzeko den “Artistak Egoitzan” programaren bederatzigarren edizioan aukeratutako lau proiektuak eman ditu ezagutzera. Antzerkiaren, dantza garaikidearen eta dramaturgia berrien arlokoak dira lau proposamenok.

Guztira 43 eskari jaso dira programan (5 euskaraz), denak Euskadikoak edo Euskal Herriko artistek eta konpainiek egindakoak. Horietatik guztietatik, proposamenak aukeratzeko batzordeak (kanpoko profesionalen aholkularitzarekin diharduten Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatua) proposamen hauek hautatu ditu: Aritz Lópezen “Larrua, Baserria”, Jon Andre Alonsoren ” “Heriotza Bikoitza (Doble malta)”, Horman Posterrren “Eraikitzen gaituzten hitzak” eta Nerea Martínezen “Biraka” proiektua.

Aukeratutako proposamen bakoitzak 3.000 euroko laguntza jasoko du eta BilbaoEszenaren laguntza teknikoa eta beren-beregiko espazioa izango ditu sormen edo ikerketa eszenikoaren arloko proiektua bideratu ahal izateko. Prozesu sortzailea jendaurrean (orokorrean eo/eta profesionalen sektorean) agertzeko aukera ere izango dute, baita urriaren amaiera aldean egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren (BAD) hurrengo edizioan estreinatzeko ere.

Honako hauek izan dira programaren Balorazio Batzordea osatu dutenak: Nekane Alonso, Kulturako zinegotzia, Iñaki López de Aguileta, Kulturako zuzendaria, Justo Ezenarro, Kultur Programazioko zuzendariordea, Pedro Ormazabal, Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendaria eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria. Aukeratutako proposamenak, berriz, hauek:

“Larrua, Baserri” ibilaldia euskal kulturaren barna, lurrekoaren eta mitologikoaren arteko paralelismoa eginda, bizitzeko, lan egiteko eta sozializatzeko modu tradizionala berreskuratuta…ohitura eta kultura zeharo sustraitu eta mugatuekin. Goraka doazen konpainien saria jaso zuen Leioako 2016ko Umore Azokan. Dantza garaikidea eta break dancea uztartzen dituen eta Gasteizen dantza suspertu gura duen proiektu honen sortzaileak Aritz López eta Jordi Vilaseca dira. Proiektu hau urrian estreinatuko da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren (BAD) barruan.

Bestalde “Heriotza Bikoitza (Doble malta)” proposamena Jon Ander Alonsoren proiektu pertsonala da. Zer dagoen heriotzaren ostean da gaia, maila fisikoan eta espiritualean, zeintzuk ate ireki daitezkeen eta zelako eragina duten gure bizitzan. Lan eszenikoa eta ikus-entzunezkoa nahastu egiten dira zenbait itaun planteatzeko. Euskarazko proposamen honetan euskal eszenan izen handia duten artistak arituko dira, Miren Gaztañaga edo Eneko Sagardoy, besteak beste. Proiektu hau ere BADen estreinatuko da.
Aukeratutako hirugarren proposamenak Horman Poster sinadura du. Matxalen de Pedro eta Igor Quadra dira. “Eraikitzen gaituzten hitzak / Las palabras que nos construyen” arte eszenikoak eta interbentzio soziokomunitarioa elkartzen duen mediazio proiektu bat da. Helburua, hitza, gorputza eta identitatearen arteko harreman performatiboen inguruko praktika artistiko-pedagogikoak garatzea da. Proiektu hau Bilboko hiru institutuko gazteen partaidetzarekin (Bertendona BHI, Botikazar BHI, Ibarrekolanda BHI) nerabeen eta gazteen partaidetzarekin gauzatuko da.
Azken proiektua, “Biraka” izenekoa, Nerea Martinezek menderatzen dituen dantzarako teknika bik, euskal dantza tradizionalak eta dantza garaikideak, denboran eta espazioan izan duten bilakaerari buruzko hausnarketa da. Proiektu honetan ikertu nahi da, beste diziplina artistiko batzuek legez, nola dantzak ere etengabeko bilakaera izan duen. Txalapartari biren kolaborazioarekin amaitzen da pieza. Arropen arduraduna Mónica Lavandera izan da. Izan ere, tradizioaren eta gaur egungoaren arteko uztarpetzea, arropen bidez ere egin ohi da. BADen hurrengo edizioan estreinatuko da.