ANDER IGLESIAS CUADRADO ETA BORJA VILLAREJO PÉREZ-EN DANOK GARA ASTE NAGUSIA KARTELAK 2014KO ASTE NAGUSIAREN BERRI EMANGO DU

Udaleko webgunea, hedabide kolaboratzaile, eta Terminus Eraikinean dagoen hauta-kutxan jasotako botoen bitartez, epaimahaiak hartutako erabakiarekin batera, Danok gara Aste Nagusia kartela da sei kartel finalisten irabazlea.

“Danok Gara Aste Nagusia” kartela, Ander Iglesias Cuadrado eta Borja Villarejo Pérez-en lana izango da 2014ko Bilboko Aste Nagusiaren berri emango duen irudia. Bere egileek, Ander Iglesias Cuadrado eta Borja Villarejo Pérez-ek 3.000 euroko saria irabazi dute, eta, horrekin batera, 2014ko Bilboko Aste Nagusiko irudiaren egile izateko ohorea ere.

Epaimahaia Jaien Batzordeko kideez osatua dago: Itziar Urtasun, Jaien Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaien Saileko zinegotzia; Pilar Muerza, Jaien Batzordeko ordezkari politikoa eta Udaleko EAJko zinegotzia; Beatriz Marcos, Jaien Batzordeko ordezkari politikoa eta Udaleko PPko zinegotzia; Bilboko Konpartsak-eko ordezkari bat; Javier Bellido, BAI Creativos-ekoa; eta Estibaliz Ortiz, Onda Vasca-ko Zuzendaria.

Sei kartel finalistak aurkeztutako 143 lanen artean izan dira hautatuak: MARIJAIAK, JAIARI BESARKATUAK, DANOK GARA ASTE NAGUSIA, BILBOKO ATEA, AMETS BILBOTARRA ETA DANOK BAT.

Kartel irabazlearen hautaketan, %75ak Terminus eraikinean bozkaketa presentzialaren bitartez, Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (www.bilbao.net), Aste Nagusiko facebook webgune ofizialaren bitartez (www.facebook.com/bilbaofiestasfestak) eta EL CORREO, DEIA, GARA, RADIO BILBAO-CADENA SER, ONDA CERO, RADIO POPULAR, BIZKAIA IRRATIA, ONDA VASCA, www.Bilbao24horas.com, HAMAIKA TELEBISTA, EITB.COM, y TELEBILBAO hedabide kolaboratzaileen webguneen bitartez egin du bozkaketa. Hautaketaren gainerako %25a epaimahaiaren bitartez egin da.