ALBERTO MARINI ZINEGILE ITALIARRAK “SUMMER CAMP” BERE LEHENENGO LANA AURKEZTUKO DU BILBON, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 22REN PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Generoko mundu osoko zinemaldi hoberenetako batzuetatik igaro den filma ekainaren 10ean estreinatuko da Estatuko zine aretoetan. Bilboko ikus-entzuleek, BIHAR, ostegunean, ikusi ahal izango dute Azkuna Zentroko auditorioan, arratsaldeko 20:00etan.

Alberto Marine zinegile italiarrak, bihar, ostegunean Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen emanaldi berezien artean, ikusi ahal izango den “Summer Camp” (Espainia, 2015) bere lehenengo film luzea aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Jaume Balaguerók ekoiztutako filmak kritika bikainak jaso ditu orain arte parte hartu duen generoko zinemaldi guztietan.

Izan ere, datorren ekainaren 10ean estreinatuko da zine aretoetan, Filmax ekoiztetxearen eskutik, Alberto Mariniren –“Mientras Duermes” lanaren gidoilaria eta “El Desconocido” filmaren gidoiarengatik Goya sarietarako izendapena lortutakoa– lehenengo film luzea. Zuzendaria bera da gidoilaria, Danielle Schleifekin batera. Bi aste geroago, ekainaren 24an, “Summer Camp” eskaripeko bideo plataformatan estreinatuko da. Filmaren protagonistak Diego Boneta, Jocelin Donahue, Maiara Wals eta Andrés Velencoso dira.

1972an Torinon jaiotako Alberto Marini “[REC]” (2007) eta “Cobardes” (2008) lanetako ekoizle betearazlea izan zen, eta “Los últimos días” (2013) lana ekoiztu zuen, Rebelión Terrestre Films bere konpainiarekin. “Mientras duermes” (2011) eta “Extinction” (2015) lanen gidoiak sinatu ditu. “Summer Camp” zuzendari gisa egiten duen lehenengo lana da.

Azken hilabeteetan, “Summer Camp” mundu osoko fantasiazko eta beldurrezko zinemaldi garrantzitsuenetan parte hartzeko aukeratua izan da: Busan International Film Festival- BIFF (Hego Korea), Festival Internacional de Cine Fantástico de Catalunya (Sitges), Film4 FrightFest (London), Gerardmer Film Festival (Frantzia), Fantasy Filmfest White Nights (Alemania), Trieste Science + Fiction. Festival de la Fantascienza (Italia), Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eta Brussels International Fantastic Film Festival- BIFFF (Brusela) izenekoetan, besteak beste. Bilboko FANTetik igaro ondoren, Festival Internacional de Cine Fantástico de Madrid-Nocturnan ere egongo da. Gainera, filma estreinatu da dagoeneko Estatu Batuetako eta Mexikoko zine aretoetan.

“Summer Camp” lanean, lau gaztek udalekuetarako begirale izateko izena emango dute, esperientzia berrien bila. Baina umeak heldu aurreko gauean elkarri erasoka hasiko dira, itxuraz inolako arrazoirik gabe. Ehiztariaren eta harrapakinaren rolak etengabe aldatuko diren katuaren eta saguaren indarkeriazko jolasa hasiko da.

MUGIKORRAREKIN GRABATUTAKO FILM LABURRAK
Horrez gain, bihar, ostegunean, gaueko 22:15etik aurerra, Phone Fantastikoa saioa izango dugu, Movistar+-ek babestuta, telefono mugikorrez grabatutako film laburren lehiaketa berrian parte hartu duten lanen proiekzioarekin. Saioa amaitu ondoren, ikus-entzuleek zuzenean bozkatuko dute, eta boto gehien jasotzen dituen lanak 750 euroko saria irabaziko du.

Horrez gain, zinemaldiko epaimahaiak, 1.500 euroko beste sari bat emango du. Sari horiek erabakiko dituzten adituak Norma Vila (Bilbo, 1983) argazki zuzendari eta Demeter Films ekoiztetxeko bazkide sortzailea, Miguel A. Refoyo (Salamanca, 1975) kritikari eta gidoilaria eta Howard Gorman itzultzaile eta zine kazetari ingelesa, Scream: The horror magazine aldizkariaren editore bazkidea, izango dira.

ERANSKINA

SUMMER CAMP
Espainia. / 2015 / 81 min.
Zuzendaria: Alberto Marini
Gidoia: Alberto Marini, Danielle Schief.
Ekoizpena: Julio Fernández, Peter Safran.
Musika: Arnau Bataller.
Muntaketa: Álex de Molina.
Antzezleak: Diego Boneta, Jocelin Donahue, Maiara Walsh, Andrés Velencoso, Álex Monner, Mark Schardan.

TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=N6JKkgBuT-s
FANT22ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]