AIRE ZABALEKO ZINEA HIRIKO BARRUTIETARA ITZULIKO DA ASTEARTEAN, UZTAILAREN 16AN, FILM LABURRAK, KLASIKOAK, EUSKAL HERRIKO ETA EUROPAKO ZINEA ETA EKOIZPEN LAN HANDIAK ESKAINIKO DITUEN “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BATEKIN

Abuztuaren 13ra arte zortzi saio programatu dira barruti guztietan. Programazioa Eleiz Museoan hasiko da, “Amargo era el postre” lanarekin –FANT 25eko Euskal film labur onena– eta Brian de Palmaren “El fantasma del paraíso” filmarekin.

Bilboko Udalaren ekimenaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da, kalean gozatzeko gonbidapena egiten duen jarduerarekin. Aurten azpimarragarria izango da, beste behin, hainbat emakume zinegileren eta bertako egileen lanen presentzia, film laburretan eta luzeetan.

 

Bilboko Udalak aire libreko zine saioak eskainiko ditu berriro uda honetan, “Udan zinea zure auzoan” ekimenaren barruan. Uztailaren 16tik abuztuaren 13ra, film laburrak eta luzeak biltzen dituzten zortzi saio programatu dira, batzuk euskal zinegileek duela denbora gutxi egindakoak, klasikoak eta ekoizpen handiak. 2015ean martxan jarri zen programa honen helburua auzoetako kultur eskaintza udako jarduera batekin zabaltzea da, kaleko kulturaz gozatu ahal izateko.

Ohikoa denez, saio guztiak 21:30ean hasiko dira, euskal film labur batekin, eta ondoren film luzea etorriko da. “Udan zinea zure auzoan” ekimena datorren asteartean, uztailaren 16an, hasiko da, Eleiz Museoko klaustroan, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen azken edizioan Euskal film labur onenaren saria irabazi zuen Diego Kataryniuken “Amargo era el postre” (2018) film laburrarekin. Ondoren, –baita ere gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin, aipatutako film laburra bezala– Brian de Palmak zuzendutako “El fantasma del paraíso” (1974) kultuzko film klasikoa emango da.

Ostegunean, uztailaren 18an, Txurdinagako Garaizar plazako saioa Neftalí Velaren “Remanecer” (2013) film laburrarekin irekiko da, eta ondoren Guillermo del Tororen “La forma del agua” (2018) filma proiektatuko da, 1963 inguruko Estatu Batuetan, Gerra Hotzaren garaian, girotuta dagoen fantasiazko ipuin harrigarria. Zinegileak lau Oscar sari lortu zituen iaz, Film Onenarena eta Zuzendaritza Onenarena barne.

Programazioa, duela denbora gutxi ekoiztutako genero guztietako filmen aukeraketarekin osatzen da, horietako batzuk euskal ekoizpenak eta euskaraz egindako filmak: Arantxa Echevarría bilbotarraren “Carmen y Lola” (2018) –Taldeko Emakume Antzezle Onenaren eta Zuzendaritza Hasiberri Onenaren 2019ko Goya Sariak–, Josu Martínezen “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018), Jon Garañoren eta Aitor Arregiren “Handia” (2018), Álex de la Iglesia bilbotarraren “El Bar” (2017), Marta Díaz de Loperen “Mi querida cofradía” (2018), eta iaz ikus-entzule gehien izan zituen laugarren filma, J.A. Bayonaren “Jurassic World: El reino caído” (2018).

Emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da. Aurtengo edizioan lan hauek ikusi ahal izango dira: David P. Sañudoren “Ane” (2019), Norma Vilaren “El fin de todas las cosas” (2019), Josu Martínezen “Ama” (2018), Aitzol Saratxagaren “Basoan” (2018), Imanol Ortizen “Moda” (2018) eta Sara Fantovaren “No me despertéis” (2019). Izan ere, edizio honetan aipagarria izango da emakume zinegileen presentzia, eta baita bertan ekoiztutako zinearena ere, film laburretan zein luzeetan.

“UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” AGENDA

UZTAILAK 16
“Amargo era el postre” (2018), Diego Kataryniuk (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
“El fantasma del paraíso” (1974), Brian de Palma (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
Eleiz Museoko Klaustroa (Atxuri)
21:30

UZTAILAK 18
“Remanecer” (2013), Neftali Vela (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
“La forma del agua” (2018), Guillermo del Toro
Garaizar plaza (Txurdinaga)
21:30

UZTAILAK 23
“Ane” (2019), David P. Sañudo
“Mi querida cofradía” (2018), Marta Díaz de Lope
Sabino Arana, Sortzez Garbiaren Elizaren ondoan (Basurtu)
21:30

UZTAILAK 29
“El fin de todas las cosas” (2019), Norma Vila (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
“Carmen y Lola” (2018), Arantxa Echevarría
Indautxu plaza
21:30

ABUZTUAK 1
“Ama” (2018) eta “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018), Josu Martínez (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Funikular plaza (Castaños)
21:30

ABUZTUAK 6
“Basoan” (2018), Aitzol Saratxaga (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
“Jurassic World: El reino caído” (2018), J.A. Bayona
Ibarrekolanda plaza (Kontserbatorioaren ondoan)
21:30

ABUZTUAK 8
“Moda” (2018), Imanol Ortiz
“Handia” (2018), Jon Garaño eta Aitor Arregi (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Karmelo plaza (Santutxu)
21:30

ABUZTUAK 13
“No me despertéis” (2019), Sara Fantova
“El bar” (2017), Álex de la Iglesia
Errekalde plaza
21:30