IRAGANEKO ISTORIOAK EGUNGO MEMORIAN

Bilboko ondarea zabaltzeko Bilbao Izan programaren esparruan, aurten lanean jarraituko dugu Bilboko auzoen historia ikertzeko, biltzeko, dokumentatzeko, zabaltzeko eta transmititzeko.

Zehazki, hauek izango dira 2024an garatuko diren ekimen nagusiak, kronologikoki ordenatuta:

"IGAROTAKO ISTORIOAK GAURKO MEMORIAN: Otxarkoaga, Abando, San Ignazio eta Zabala"

Proiekzioen eta hitzaldien zikloa.

Lehenengo ekimena proiekzioen eta hitzaldien zikloa izango da, “Igarotako istorioak gaurko memorian” izenekoa. Ziklo horretan Otxarkoaga, Abando, San Ignazio – Elorrieta eta Zabala auzoen historiaren hainbat alderdi erakutsiko dizkigute modu dibulgatzaile, argigarri eta atsegin batean.
Saio bakoitzean, lehenik eta behin, Txio Ta Txio serieko bideoak proiektatuko dira, auzo bakoitzean fokua jarri zutenak, bere garaian bildutako anekdotak, gertakariak eta bitxikeriak ikusi eta entzun ahal izateko.

Proiekzio horien ondoren, gonbidatutako hizlariek lau auzoen historia deskribatu eta kontatuko digute, ikuspegi desberdin batetik: bizipen pertsonala Otxarkoagaren kasuan, Abandoko elizateari buruzko ikerketa- eta dokumentazio-lana, San Ignazio eta Elorrieta auzoetako argazki zahar ugarien erakusketa, eta, azkenik, ariketa kolektibo baten bidez, Zabala auzoaren -trenbideko langileen auzoa- eraikuntzaren mendeurrena gomutatuko da.
Hori guztia maiatzaren 7an, 8an, 14an eta 15ean egingo da, aipatutako auzoetako udaltegietan..

Deskargatu liburuxka.

GURE AUZOAK BERBETAN – Bisita gidatu antzeztuak

Gure auzoak berbetan izenarekin, gai jakin bati buruzko ibilbide antzeztuak egingo dira Bilboko zortzi barrutietako auzo banatan. Aukeratutako auzoen historia eta garapena ezagutaraztea da helburua, historiako pertsonaia esanguratsuak, ohiturak, anekdotak eta gertaerak nabarmenduz, ibilbidean zehar bizitza berreskuratzen joango baitira.
Bisita gidatuak izango dira, oinez egitekoak eta doakoak, ibilbide atsegina eta irisgarria izango dute, eta kasuan kasuko garaiko jantziekin karakterizatutako pertsonaiak ere egongo dira.

Bisita gidatuak maiatzeko bigarren hamabostaldian hasiko dira eta urriko lehen hamabostaldian amaituko dira. Abuztuan ez da bisitarik egingo. Hauek dira ibilbide horietarako aukeratutako auzoak: Zorrotza, Indautxu, Otxarkoaga, Iralabarri, Uribarri, San Adrian, Begoña eta Deustu.

Ekimen honi eta plazen erreserbari buruzko informazio guztia www.bilbaoizan.eus webgunean egongo da eskuragarri

TXIO TA TXIO: 100 urte Begoñaren eta Deusturen anexioetatik

Aurten, Deustuko eta Begoñako elizateen anexioaren mendeurrena izango da. Hori dela eta, Txio Ta Txio bideoek gertaera horrekin lotutako pasadizo, istorio edo gertaera txikiak ezagutzera emango dituzte, ikusteko eta partekatzeko formatu atsegin eta errazean. Irailetik aurrera, Udalaren sare sozialetan edizio honetako bideoak aurkitu ahal izango dira.

Facebook eta Instagram: Bilbao Izan / Facebook + Instagram + X + YouTube: Bilbao Kultura

ARGAZKINETA Mintegitxueta, Masustegi eta Altamira

Udazkenean, Argazkineta proiektua jarriko da martxan berriz ere, eta, seigarren edizio honetan, furgoneta berezi hori Mintegitxueta, Masustegi eta Altamira auzoetara joango da.

Denboraren joanak bizilagunen memoria ez ezabatzeko eta, aldi berean, iraganeko denbora ahanzturan geratu ez dadin, hiru auzo horietako etxeetan gordetzen den material guztia biltzearen, digitalizatzearen eta kontserbatzearen garrantzia azpimarratzen jarraituko dugu. Material horiek artxibatzeko berreskuratzeaz gain, bizilagunek euren istorioak, oroitzapenak, testigantzak eta gertakariak kontatzeko aukera izango dute, bildutako eta digitalizatutako informazioa osatze aldera. Azkenik, parte-hartze bidezko ekitaldi publiko eta ireki batean, parte-hartzaileei eta, oro har, bizilagunei proiektu hau garatzen den hilabeteetan zehar bildutako dokumentu eta argazki zaharrak eta grabatutako testigantzen bideoak erakutsiko zaizkie.


MAIATZAK 7. 18:30ETAN
OTXARKOAGA UDALTEGIA

Txio Ta Txio bideoak: OTXARKOAGA
Conferencia: “MEMORIA DE MIS PADRES Y DE OTXARKOAGA”, José Luis Segura García

Otxarkoagan jaio eta hazi nintzen, Bilboko “txabolisten” auzoan. Auzo hori 1961ean inauguratu zen, eta, bertan,
Extremaduratik, Andaluziatik, Galiziatik, Gaztela
Zaharretik eta abarretatik etorritako jende xumea bizi
zen. Jende hori etorkizun hobe baten bila abiatu zen,
eta Bizkaiko industria indartsuaren eskulan-premia ase
zuten. “Memoria de mis padres y de Otxarkoaga” ez da
auzoko historia ofiziala. Nire oroitzapen pertsonalak
dira, dagoeneko zendu diren gurasoei eskutitz banatan
kontatuak, eta garai horretako auzoari (70eko, 80ko eta
90eko hamarkadak) eta auzoaren garai hari buruzko
azterlan demografiko, ekonomiko, soziokultural eta
abarren bidez testuinguruan kokatuak.
Otxarkoaga José Luis Segura Gartziaren eskutik.


MAIATZAK 8. 19:00ETAN
ABANDO UDALTEGIA

Hitzaldia: “OROIMENA ETA AHANZTURA: ABANDOKO ELIZATEKO IKUSPEGI HISTORIKOA”,
Andere Arregui Civantos (euskaraz)

Gutxi dira gaur egun Bilbon Abando historikoaren
aztarnak aurkitzeko aukerak, iraganaren oroimena
kaleetatik desagertu baita. Ahazturaren inguruko
gogoetatik abiatuta, murgil gaitezen Bizkaiko elizaterik
nagusi eta aberatsena izandakoaren lurraldean; haren
gizartearen, auzoen eta ekonomiaren berri izan eta,
historiaren eskutik, oroimena pizteko.
Civitates Orbis Terrarum, Bilbao, Frans Hogenberg, Georg Braun, 1575


MAIATZAK 14. 18:30ETAN
SAN INAZIO - IBARREKOLANDA UDALTEGIA

Txio Ta Txio bideoak: SAN INAZIO – ELORRIETA
Conferencia: “VIAJE FOTOGRÁFICO POR EL PASADO DE SAN INAZIO Y ELORRIETA”, Txema Luzuriaga Fernández

Iraganera bidaia bat egiteko aukera izango dugu
zenbait argazki argigarriren bidez. Argazki horiek gogora
ekarriko dizkigute –edo ezagutzera emango dizkigute–
toki bereziak, desagertutako elementuak, espazioaren
eraldaketa, jarduera ekonomikoak, aurreko garai
bateko gizarte-bizitza… Auzo bien memoria kolektiboan
gordetako irudiak dira: San Ignazio eta Elorrieta.
Bilboko Udal Etxebizitzetako Artxiboa, 1945.


MAIATZAK 15. 18:30ETAN
ZABALA UDALTEGIA

Txio Ta Txio bideoak: ZABALA
Conferencia: “LOS FERROVIARIOS. 100 AÑOS DE MEMORIA COMPARTIDA”,
Arturo Izarzelaia Izagirre

1924ko azaroaren 23an jarri zuten “Asociación
Cooperativa General de Empleados y Obreros de
los Ferrocarriles de España” elkarteak sustatutako
urbanizazioaren lehenengo harria. Horren mendeurrena
dela eta, oroitzapen kolektiboko ekitaldi bat egingo
dugu. Zabala auzoaren zati garrantzitsu horren historia
aberasteko jendeak kontatzen dizkigun bizipenak
partekatuko ditugu.
Zabala Erik Bermo Ruano-ren eskutik.

hp_programa_A56