ZABALIK DAGO JADA BILBOKO UDALAK IRAILEAN, “UNA RÍA CON DUENDE” JAIALDIAREN BARRUAN, ESKAINIKO DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA

Edizio honetan, hasierako eta tarteko mailez gain, masterclassak ere eskainiko dira, euren prestakuntzan beste pauso bat eman nahi dutenentzat, ibilbide luzeko irakasleekin.

Matrikula abuztuaren 15era arte egin ahal izango da, www.bilbao.eus udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez.

Bilboko Udalak zabaldu du jada Kultura Sailak antolatutako “Una Ría con Duende” 2016 topaketa flamenkoen edizio berriaren barruan sartzen diren gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerretan parte hartzeko izena emateko epea. Jardunaldiak irailean izango dira, eta prestakuntza eskaintza horrez gain, hilabete horretako larunbat guztietan zuzeneko emanaldiak eskainiko dira Ibaiondoko barrutiko zenbait eszenatokitan.

Berrikuntza gisa, edizio honetan, hasierako eta tarteko mailez gain, masterclassak ere programatu dira, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin, tailer horietan hainbat urtez parte hartu duten eta diziplina horietakoren batean euren prestakuntzan beste pauso bat eman nahi duten pertsonentzat.

Tailer horietakoren batean parte hartzeko interesa duten pertsonek abuztuaren 15era arte eman ahal izango dute izena, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez edo herritarren arretarako 010 telefono zenbakira deituz. Ikastaro bakoitzak hiru egun (6 ordu) iraungo du, bi egun iraungo duten txalo eta konpas masterclassak izan ezik, eta 25 euro balioko du (15 euro langabetuentzat, erretiratuentzat eta ikasleentzat eta 10 euro Diru-sarreren Berme Errentaren jasotzaileentzat). Klaseak, taldeen arabera, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira astegunetan, eta larunbatetan goizeko 11:00etatik 13:300etara, San Frantziskoko udaltegian.

Txalo eta konpas ikastaroak irailaren 7an hasiko dira, hasierako mailakoak, eta irailaren 19an dagoeneko tarteko ezagutzak dituztenei zuzendutakoak. Txalo eta konpas masterclassak irailaren 23an eta 24an izango dira, eta irakaslea Juan Paredes artista beterano txalotua izango da. Saioaren helburua jaietako paloen bizipena transmititzea da: entzutea, konpasa eramatea, irtetea, markatzea, biltzea… zorroztasun teknikoa, konpasaren magiaren bitartez adierazten den flamenkoaren funtsezko izaerarekin uztartuz.

Dantza flamenko tailerrak irailaren 7an (hasierakoa) eta 12an (tartekoak) hasiko dira, baina aurten masterclass bat ere programatu da, izan ere, urteak igaro ahala, dagoeneko dantza ezagutza aurreratuak dituen talde bat eratu baita, eta talde horretako kideek arte horretan beste pauso bat emateko interesa izan dezakete. Oraingo honetan, masterclass hori Carmen Camacho bailaoreak eskainiko du. Malagako artista bikain horrek dantza flamenkoaren osagai aurreratuenak erakutsiko ditu besoen, eskuen eta zapaten lanaren bidez: teknika eta koreografia. “Una Ría con Duende” topaketen barruan, Camachok bere azken ikuskizuna eskainiko du irailaren 24an Bilborock, Cambera flamenko konpainiarekin batera.

Gitarra tailerrei dagokienez, hasierako mailakoa eta maila tarteko-aurreratukoa, irailaren 14an, 15ean eta 16an programatu dira. Oraingo honetan, prestatzaileak Enrique Borja ‘Vaca’ eta Miguel Ángel Laguna gitarra jole bikaina izango dira. Beste urte batez, egun horietan bertan kante flamenko ikastaroa eskainiko da Isabel Durán irakaslearekin, funtsezko baliabideak eta teknikak ezagutzeko eta, aldi berean, gitarra laguntzailearekin ezartzen den lotura aztertzeko.

Ikastaro guztiek 15 plaza dituzte, dantza tailerren kasuan izan ezik, horietan plaza kopurua 10era mugatu baita, dantza flamenkoan aritzeko leku gehiago izateko eta kalitate handiagoa eskaini ahal izateko. Aurre-inskripzioek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa egingo da ostiralean, abuztuaren 19an, eta lehentasuna izango dute Ibaiondoko barrutian eta Bilbon erroldatuta daudenek, gainerako udalerrietakoen aurrean.

ERANSKINA ORDUTEGIAK

Txalo eta konpas tailerra (Hasiera. 0. maila)
Egunak: irailaren 7 asteazkena, 8 osteguna eta 9 ostirala.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea: ANDER SÁNCHEZ.

Txalo eta konpas tailerra (Tartekoa. 1. maila)
Egunak: irailaren 19 astelehena, asteartea 20 eta asteazkena 21.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea. DARÍO GIL CAMPOS.

Txalo eta konpas tailerra (Masterclass)
Egunak: irailaren 23 ostirala eta 24 larunbata
Ordutegiak: irailaren 23an arratsaldeko 19:00etatik 21:30era eta 24an 11:00etatik 13:30era.
Irakaslea: JUAN PAREDES.

Dantza tailerra (Hasiera. 0. maila)
Egunak: irailaren 7 asteazkena, 8 osteguna eta 9 ostirala.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea: JOANA CARMONA.

Dantza tailerra (Tartekoa. 1. maila)
Egunak: irailaren 12 astelehena, 13 asteartea eta 14 asteazkena.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea: ELI BELMONTE.

Dantza tailerra (Masterclass)
Egunak: irailaren 22 osteguna, 23 ostirala eta 24 larunbata.
Ordutegiak: irailaren 22an eta 23an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara eta 24an 11:00etatik 13:00etara.
Irakaslea: CARMEN CAMACHO.

Gitarra tailerra (Hasiera. 0. maila)
Egunak: irailaren 14 asteazkena, 15 osteguna eta 16 ostirala.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea: ENRIQUE BORJA ‘VACA’.

Gitarra tailerra (Tartekoa eta aurreratua. 1. maila)
Egunak: irailaren 14 asteazkena, 15 osteguna eta 16 ostirala.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea: MIGUEL ÁNGEL LAGUNA.

Kante tailerra
Egunak: irailaren 14 asteazkena, 15 osteguna eta 16 ostirala.
Ordutegia: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irakaslea: ISABEL DURÁN.