ABIAN DA BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN 28. EDIZIOA

Bilboko Udalak antolatuta, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioa datorren eguenean, irailak 15, hasiko da sailkatzeko kontzertuekin.

Lehiaketa 18-35 urteko gazteek osatutako musika-taldeentzat da, euren lanari laguntzeko eta zabalkundea emateko, aldi berean estatuko eta atzerriko beste banda batzuekin jotzeko aukera emanda.

Lehiaketa hau garrantzitsua da Europa mailako musikaren arloan. Bilborock aretoan egingo da iraileko eta urriko egunenetan eta barikuetan.

Finalak, modalitateen arabera, azaroan izango dira.

Bilboko Udalak antolatuta, Europa mailan erreferente den Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioa datorren eguenean, irailak 15, hasiko da sailkatzeko kontzertuekin. Kontzertuak Bilborock aretoan izango dira irailaren 15etik urriaren 27ra bitarteko eguenetan eta barikuetan, 20:00etan. Sarrera doakoa da.

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 18-35 urteko gazteek osatutako musika-taldeentzat da, euren lanari laguntzeko eta zabalkundea emateko, aldi berean estatuko eta atzerriko beste banda batzuekin jotzeko aukera emanda.

Musikaren arloko adituek osatutako epaimahaiak sailkapen fasean zuzenean joko duten 34 taldeak aukeratuko ditu. Edizio honetan izena eman duten 626 taldeen artean aukeratuko dituzte 34 talde horiek (462 talde Pop-Rock-eko modalitatekoak dira; 122 Metal-ekoak eta 42 Elektronikako eta Beste Joera batzuetakoak).

Finalistek azaroan modalitateka jokatuko diren finaletan hartuko dute parte; pop-rock-eko kategorian 3 talde arituko dira, metaleko modalitatean beste hiru eta beste joera batzuetako 4, zuzenean aukeratutakoak azken hauek.

Herrialde hauetakoak dira banda horiek: Euskadi, Nafarroa, Frantzia, Madril, Bartzelona, Tarragona, León, Cadiz, Málaga, Errioxa, Cuenca, Albacete, Alacant, Valentzia eta Zaragoza.

WEBGUNEA ETA FINALAK STREAMING BIDEZ

Aurten ere, Bilboko Udalak www.concursovilladebilbao.com webgunea jarri du eskura, lehiaketari buruzko informazioa kontsultatzeko: kontzertuen egunak, taldeen informazioa, emanaldien bideoak… Era berean, aukeratutako taldeek aurkeztutako abestiak ere entzun ahal izango dira, eta azaroan egingo diren finalak streaming bidez eskainiko dira.