Abenduaren 19an Bilbon Tracking Bilbao 2. saioaren aurkezpena izango da Bilbon

Kultura digital eta diziplina anitzeko jaialdia hazi egingo da 2015ean.

2014ko abenduaren 19an, 2015eko Tracking Bilbao jardunaldien aurrerapen gisa, ekintza multzoa gauzatuko da aro digitalaren diziplina anitzeko kulturaren inguruan. Caosticak antolatuko du ekitaldia Borja Cresporekin elkarlanean. Jardunaldiak zenbait egoitzatan izango dira datorren urtean, otsailaren 9tik 14ra bitartean.

Aurreikusitako ekintzak Bilbao Arten hasiko dira 18:00etan, nazioarteko saridun Miguel Ángel Martín marrazkilariarekin izango dugun topaketaren bitartez (www.martincomic.com/). “For your pleasure” izenburupean, artista ezagun eta egungo komiki-egile pertsonal eta interesgarrienetakoak bere lanak gainbegiratuko ditu. Beraren marrazkiak lehen orrialde, horma-irudi, logo, eta abarren irudi dira. “Brian the Brain”, “Días Felices”, “Kyrie, Nuevo Europeo”, “Snuff 2000”, “Psychopathia Sexualis”, “Bitch” eta “Playlove”, beraren bibliografía zabalaren hainbat izenburu dira, besteak beste. Horrez gain, El País, Primera Línea, Rock de Lux, Vanidad, Marie Claire, Rolling Stone, GQ, Maxim eta Soitu.es argitalpenetarako

zenbait irlustrazio egin ditu.

Aurrera jarraituz, Bilbo Arten ere, “Neuroworld” filma proiektatuko da 19:00etan, Martínen binetetan oinarritua eta Borja Cresporen zuzendaritzapean. Jarraian, solasaldia eskainiko dute bi egileek, eta beste gai batzuen artean, binetetatik pantaila handirako jauziaz arituko dira. El Fant, Sitges, eta Gijón bezalako jaialdietan izan

da ikusgai filma. Egileen hitzetan, emozio-thrillerra da,

ezer ez da dirudiena, eta

irudiek ezohiko itxura dute, egungoaren adierazgarri.

“Mongolia, el musical” antzerki-ikuskizuna ere lehen aldiz helduko da Bilbora. 21:30ean, Bilborocken izango da ikusgai, Mongolia aldizkari satirikoaren arduradunen eskutik (www.revistamongolia.com). Ikuskizuna bideo, abesti, aitorpen harrigarri, espazio-gizon eta agerraldien nahaste-borrastea da, eta ziur aski ikusleak beren buesaulkietan dardar mantenduko ditu.

Eguna amaitzeko, Rijuana eta “Antonio Resines pincha” Dj-ek saioa eskainiko dute 23:30ean Erriberan, iritziak trukatzeko topaketa-leku egokia.

Jarduera hauetarako guztietarako sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Informazio osagarria:

trackingbilbao.com [email protected]
Bilbao Arte (Urazurrutia kalea 32, Bilbo) Bilborock (Mesedeetako kaia 1, Bilbo) Erribera (Erribera kalea 20, Bilbo)