ABANDOKO UDALTEGIAK EUSKARAZKO IPUIN KONTALARIAK ESKAINIKO DITU ABENDUKO HIRU OSTEGUNETAN, KULTUR GABONAK PROGRAMAREN BARRUAN

• Programazioa ostegun honetan, abenduaren 5ean, inauguratuko da, 18:00etan, Badut taldearekin eta “Ipuinak jo eta musikak kontatu” musika ipuin kontalariarekin, 4 eta 10 urte arteko entzuleentzat.

“Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren barruan, Abandoko Udaltegiak euskarazko ipuin kontaketa saio bereziak jasoko ditu hiru ostegun jarraitutan, abenduaren 5ean, 12an eta 19an, familia osoarentzat. Kontakizunak musikarekin, antzerkiarekin eta yogarekin uztartuko dituzte. Saio guztiek sarrera librea izango dute, Abandoko Udaltegian bertan (Elkano, 20) ordubete lehenagotik jaso beharko den gonbidapenarekin.

Lehen saioa ostegun honetan izango da, abenduaren 5ean, Badut taldearekin eta “Ipuinak jo eta musikak kontatu” ipuinarekin. Bertan, musikak lagunduta, mila istorio asmatuko dituzte, umeak inplikatzeko eta animatzeko. 5 urtetik gorako umeei zuzendutako hurrengo ipuin kontaketa hilaren 12an izango da, Maite Arreseren eskutik. “Yogipuinak” ikuskizunak kontakizunak gorputzarekin, adimenarekin eta emozioekin uztartzen ditu, yogaren bidez. Maite Arresek bi emanaldi eskainiko ditu, 17:30ean eta 18:30ean, 25 neska-mutilentzako (eta haiekin doazen helduentzako) leku kopuru mugatuarekin.

Egitaraua hilaren 19an itxiko da Apika Taldearekin eta “Mundu berri.nol?” Ikuskizunarekin. Ipuin kontaketa saioek ahozko narrazioa eta antzerkia uztartzen dituzte, ikus-entzuleekin elkarrekintza aktiboa, ludikoa eta parte-hartzailea lortzeko helburuarekin. Irakurzaletasuna bultzatzeaz eta suspertzeaz gain, kultura ezberdinetara hurbiltzea eta irudimena, errespetua eta sormena garatzea ere proposatzen dute.

“IPUIN KONTAKETA SAIOAK” AGENDA
Abandoko Udaltegia

ABENDUAK 5
18:00 – BADUT TALDEA “Ipuinak jo eta musikak kontatu”
Ipuin kontalaria musikarekin (4-10 urte). 50´

ABENDUAK 12
Bi emanaldi: 17:30ean eta 18:30ean – MAITE ARRESE “Yogipuinak”
Ipuin kontalaria eta yoga (5 urtetik aurrera). 50′

ABENDUAK 19
18:00 – APIKA TALDEA “Mundu berri.nol?”
Ipuin kontaketa antzeztua (5 urtetik aurrera). 60′