BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK MICHI PANEROREN ARGITARATU GABEKO IPUINAK BILTZEN DITUEN “FUNERALES VIKINGOS” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta lanaren egileetako bat den Javier Mendozak aurkeztuko du. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Leopoldo Panero poeta handiaren seme gazteena zen Michi Panerok (Madril, 1951 – Leon, 2004) idatzitako eta argitaratu gabeko “Funerales vikingos” (Narrativa Bartleby) antologiaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, azaroaren 14an.

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte eta eta lanaren egileetako bat den Javier Mendoza kazetariak aurkeztuko du. Topaketa streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

1963 eta 1971 idatzitako eta argitaratu gabeko Michi Paneroren ipuinek, José Blanc ezizenez sinatutakoek, Panero familiako seme gazteenaren benetako barruko mundua erakusten dute. Antologia osatzeko, egileak, bere bizitza gorabeheratsua inguratu zuten gertakariak umore kaustikoz eta gozotasun handiz lantzen dituen sakabanatutako artikuluen eta testuen aukeraketarekin eta Michiren literatur legatuaren gordailuzaina den Javier Mendoza (Madril, 1975) kazetari eta zine kritikariak idatzitako “El desconcierto” lanarekin osatzen da.

Poeta familiako txikiena idazlea eta zutabegilea izan zen hainbat mediotan, eta baita ostalaritzako enpresari ere –Movida Madrileñako lokal mitiko batzuen jabea–, baina Jaime Chávarriren “El desencanto” (1976) film dokumentalean izan zuen partaidetzak egin zuen ezagun. Iaz 40 urte bete ziren estatuko zine dokumentalaren goi mailako lana den film hori egin zenetik.

Ordurako hilda zegoen eta ideologia aldetik frankismoaren aldekoa zen Leopoldo Panero poetaren familiaren kronika latza da. Felicidad Blanc alarguna, eta Juan Luis, Leopoldo eta Michi semeak dira, niren eta guren artean, bikoteko eta guraso-seme arteko harremanen tolestura ezkutuenetan, eta modu orokorragoan, Gerra Zibilaren trauma jasaten ari den herrialde baten zuntz moralean, murgiltzen den lanaren benetako protagonistak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.