Monthly Archives: azaroa 2020

AZOKARTEAN-EK SEI ARTISTAREN ERAKUSKETAK ERAMANGO DITU DEUSTUKO, ZABALGUNEKO, LABAYRUKO, ERRIBERAKO ETA SAN INAZIOKO UDAL MERKATUETAKO SEI POSTURA

Ekimena Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera programaren eta BILBAO BIZKAIA DESIGN WEEK 2020 (BBDW20) ospakizunaren barruan dago. AZOKARTEAN ekimenak artea espazio berri batera hurbildu gura du, normalean horrelako ekimenetan parte hartzen ez duten edo horrelakoak kontsumitzen ez dituzten pertsonei atea zabaldu gura die, eta, era berean, tokiko merkatuetan kontsumoa sustatzea bilatzen du, beste elementu erakargarri baten bitartez. Aste… […]

GAUERDIKO LORATEGIA, ZUBI KOLORETSU ETA MUSIKALA ETA IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKZIOA DIRA #BILBAOUDAZKENA2020KO AZKEN KULTUR PROPOSAMENAK

Asteburu honetarako argi-instalazioak #BilbaoUdazkena2020ko azken ekimenak dira, #BilbaoGabonak programazioari ekin aurretik. Casilda Iturrizar parkea magiaz eta kolorez beteko da, Gauerdiko Lorategiaren berezko argi eta soinuekin. Zubi Zuri kolorez jantziko da argi-sortekin, musikaren erritmoan. San Nikolas elizaren fatxadan, uriaren eraldaketa islatzen duten irudiak proiektatuko dira. Jarduera horiek gozatzeko, non argia baita nagusi, ez da beharrezkoa sarrerarik edukitzea, aire zabaleko… […]

BILBOKO UDALAK ETA ALONDEGIKO GOLEM ZINEMEK ZAZPI EGILE-FILM EMANGO DITUZTE ‘DATORREN ZINEA’ ZIKLOAREN BARRUAN

Egunean film bat programatu da azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean eta gainera, horietako bakoitza zinearen arloko aditu ospetsu batek aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude Golem zinemen webgunean eta Alondegiko Golem zinemetako leihatiletan. Ziklo hau Bilbao Aurrera Planaren eta #BilbaoUdazkena2020 udal kultur ekimenaren barruan kokatzen da. (Bilbo, 2020ko azaroaren 23a). – Bilboko Udala eta Alondegiko Golem… […]

Marcin Masecki piano-jotzailea Bilbora helduko da Konpartituk antolatutako “Algo que c@ntar” programaren barruan

• Musikari poloniarrak Campos Antzokian joko du azaroaren 24an. • Kontzertuaren ondoren, publikoarekin hitz egingo du, eta bere obrari, konposizioei eta interpretazioari ematen dion begirada bereziari buruz hitz egingo du. • Jose Luis Canal teklatu jotzailea izango da hitzorduan. Konpartituk Marcin Masecki piano-jotzailea aurkeztuko du Bilbon, musika klasikoari, jazzari eta soinu-banden konposizioari heterodoxiatik aurre egiten… […]

BILBOKO UDALAK ‘MILA MUSIKA HARIA’ PROGRAMAREN XI. EDIZIOA, BIHAR, OSTIRALA 13, INAUGURATUKO DU, GITARRA ETA HARI INSTRUMENTUEI BURUZKOA

Ekimenak askotariko eta kalitatezko errepertorioa eskainiko du: biolina, kontrabaxua eta hainbat gitarra kontzertu. Saioak Bertendonako Institutuan egingo dira, 19:00etan, eta sarrera librekoak izango dira – aurrez erreserbatuta –, lekua bete arte. Programa hau #BilbaoUdazkena2020ren programazioaren barruan dago. (Bilbon, 2020ko azaroaren 12an). – Bilboko Udalak ‘Mila Musika Haria’ zikloaren XI. edizioa inauguratuko du ostiral honetan, harizko… […]

185.000 “BILBAO BONU” BALIATUKO DIRA 9 MILIOI EURO SORTZEKO COVID-19AK GEHIEN KALTETU DITUEN 4 SEKTOREENTZAT

Bilbao Aurrera planeko neurrien artean dago hau ere, eta lehentasunezko xedea du BONUEN bidez laguntzea Covid-19ak gehien kaltetu dituen 4 sektoreei: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA (ostatuak eta turismo jarduerak). Berrikuntzen artean, herritarrei parte hartu eragitea gertuko establezimenduetan kontsumi dezaten, geure auzoetan. Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian jartzen duen bonu-eskaintza handiena eta… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK-FANTEK BOST HITZORDU DAKARZKIE GENEROA MAITE DUTENEI ASTEAZKEN HONETAN, AZAROAREN 11N

Gaur, zinemaldiak bost film luze proiektatuko ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Bong Joon-horen ‘Parásitos’ filmaren estreinaldia zuri-beltzean. Film horrek, besteak beste, Film Onenaren Oscar saria lortu zuen 2019ko edizioan. Gólem–Alhóndigako 1. aretoan ikusi ahal izango da, 18:30ean. Gainera, areto horretan bertan, zinemaldiak Catherine Linstrumen ‘Nuclear’ (UK, 2019) eta Rob Savage-ren ‘Host’ luzemetraiak programatu ditu, hurrenez hurren, 15:00ean… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK-FANTEK GAUR PROIEKTATUKO DU ALEJANDRO IBAÑEZEN ‘URUBÚ’ FILM LUZEA

·         ‘Urubú’ 18:30ean ikusi ahal izango da, Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinemetako 2. Aretoan. ·         FANTek bere segurtasun-protokoloa egokitu du aurrez aurreko edizio segurua bermatzeko. Gainera, Jaialdiaren programazioa ordutegi-murrizketa berrietara egokitu da. Pelikulen emanaldiak hasiera batean aurreikusitakoa baino ordu erdi lehenago hasiko dira. ·         FANT-MATERIAL GRAFIKOA Bilboko Zinemaldi Fantastikoak–FANTek, Bilboko Udalak antolatuta, ostegunean itxiko da. Edizio honetako filmetako… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ‘EMAKUMEEK ZIENTZIA EGITEN DUTE' HITZALDI ZIKLOAREN EDIZIO BERRI BAT EGINGO DU AZAROKO OSTEGUNETAN, HORIETAKO LEHEN OSTEGUN HONETAN, HILAK 12, IZANGO DA

Zikloa ostegun honetan hasiko da, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian, Ane Alonso genero-ikuspegian espezializatutako arkitektoaren hitzaldiarekin. Hitzaldiak ere hilaren 19an eta26an ospatuko dira. Azaroaren 19an Maria Jesus Irabien Gulias UPV/EHUko Geologia Saileko irakasle titularra izango da hizlari, eta 26an Txaro Uliarte Larriketa erizaina. Doako gonbidapen bat eskuratzea beharrezkoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean. Aurkezpena streaming bidez ere… […]

FANT-FANTASIAZKO ZINEMAREN JAIALDIAK GAUR EMANGO DU “AMIGO” FILMA, ÓSCAR MARTÍNEN LEHENENGO FILM LUZEA

Film luze hau jaialdiko atal ofizialean lehiatuko da. “Amigo” gaur proiektatuko da, 17:10an, Azkuna Zentroan, Golem Alhondiga zinema aretoetako 1. aretoan. FANTen programazioa ordutegi-murrizketa berrietara egokitu da. Pelikulen emanaldiak hasiera batean aurreikusitakoa baino ordu erdi lehenago hasiko dira.Jaialdiak egokitu egin du bere segurtasun protokoloa, aurrez aurreko edizioa segurua izango dela bermatzearren. FANT jaialdia igarotako zapatuan hasi zen,… […]