Artxiboa: iraila 2020

BILBOKO UDALAK MAGIAZ BETEKO DU OTXARKOAGA-TXURDINAGA BARRUTIA URRIAN ZEHAR MAGIAREN TOPAKETEN XVI. EDIZIOAREKIN

Magiaren topaketek 13 hitzordu proposatzen ditu, eta horien artean galak, emanaldiak, hitzaldiak eta erakusketak daude, haur eta helduentzat. Tor Magoa, Amèlie, Los Taps, Sun Magoa eta Jean Philippe Atchoum magoak daude aurtengo kartelean. Ikuskizunak Txurdinagako Garai lorategian eta Ugarte plazan eta Otxarkoagako udaltegian egingo dira. Sarrera doakoa izango da harik eta lekuak bete arte. http://kulturabarrutik.eus

UDALAK #BILBAOUDAZKENA2020 AURKEZTEN DU, UDAZKENERAKO KULTUR EGITARAU ASKOTARIKO ETA BIRIBILA

Kalitatezko kulturaren eta bertoko kultur eragileen aldeko apustu honetan, Bilboko Udalak kulturaz beteko du hiria urrian eta azaroan. Musika, zinema, antzerkia, dantza, magia, literatura eta beste diziplina artistiko batzuei esker, bilbotarrek kalitate handiko kultur proposamenak gozatu ahal izango dituzte, segurtasun osoarekin, unean uneko osasun-protokoloak betez. Hirian uda kultural eder bat gozatu dugu, #BILBAOUDA2020 ekimeneko 200 proposamen baino... Gehiago

ilboko Kalealdia programako gaurko (irailaren 25a) ekitaldiak bertan behera uztea erabaki da

Kultura Sailak jakinarazi du, eguraldia dela eta, Bilboko Kalealdia programako gaurko (irailaren 25a) ekitaldiak bertan behera uztea erabaki duela.

BILBOK DIRULAGUNTZA BERRIAK EMANGO DITU SORKUNTZA ETA KULTURA-SEKTOREEKIN LOTURIKO PROIEKTUETARAKO

Guztira 300.000 euroko zenbatekoarekin, Bilboko sormen- eta kultura-sektoreari laguntzea du helburu, hiria dinamizatzen duten eta herritarren partaidetza modu seguru eta arduratsuan sustatzen duten proiektuak diruz lagunduz. Dirulaguntza ekonomiko horiek Covid-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintze aldera Bilboko Udalak onartu duen Bilbao Aurrera Planaren parte dira. Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, dirulaguntza berrien deialdia onartu... Gehiago

Argazkineta 2020

XX. mendean bizi izan garenok lekuko izan gara, eraldaketa handien, denboraren joanaren eta denboraren joanak dakarrenaren lekuko. Eta, dudarik gabe, badauzkagu etxean argazkiak, diapositibak, bideoak, filmak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak. Material hori guztia, zeina batzuetan garrantzirik gabekotzat daukagun, pilatu egiten zaigu gure etxeetako leku ahaztuetan, eta, batzuetan, zaborretarako... Gehiago

IKERTZAILEEN EUROPAKO GAUAREN OSPAKIZUNA DATORREN IRAILAREN 24, 25 ETA 26AN

2020ko edizio honetan, jardunaldi bat egingo da Bidebarrieta Kulturgunean, ‘Frantzia eta Espainia COVID-19ren aurrean: ikerketaren eta osasun-laguntzaren erronka bikoitza’ izenburupean, irailaren 24an. Jardunaldian bideokonferentzia bat eta gai horretako adituekin solasaldi bat egingo dira. Ekitaldi honetarako gonbidapenak helbide honetan eskura daitezke: www.bilbaokultura.eus. Hilaren 25ean eta 26an, ostiralean eta larunbatean, sei tailer antolatu dira, telematikoki egiteko. Gainera,... Gehiago

“ZIRKUALDE” ZIRKU JAIALDIA ERREKALDE AUZORA IRITSIKO DA HAMAIKAGARREN EDIZIOAN, IRAILAREN 15EAN ETA 16AN

Honako honetan Zirkualde jaialdian lau ikuskizun proposatu dira Malas Compañías, Circo Deriva, Edu Manazas eta Berdinki Zirkoa konpainien eskutik; horiek guztiek Errekaldeko Plazan egingo dituzte euren ikuskizunak. Osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan. Errekalde auzoak eta plazak 'Zirkualde' Zirku Jaialdiaren hamaikagarren edizioa hartuko dute irailaren 15ean eta 16an (martitzena eta eguaztena). Hala, egun bi horietako 18:00etan eta 19:30ean, Malas Compañías, Circo Deriva, Edu... Gehiago

BILBAOESZENA, IRAILAREN 14AN IREKIKO DU URTEKO ANTZERKI IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA

Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako jarduera horietan parte hartu nahi dutenek irailaren 14tik 30era ikastaroetan eman dezakete izena, www.bilbao.eus helbidean. 2020 – 2021 ikasturte honetan, BilbaoEszenak lau tailer eskaintzen ditu: bi antzerki-tailer gazteentzat eta haurrentzako, eta bi prestakuntza eta sorkuntza eszeniko tailerrak helduentzako. BilbaoEszena-Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak antzerki-tailerrak jarri ditu martxan hasi berri dugun 2020–2021 ikasturte... Gehiago

BIHAR, IRAILAK 10, HASIKO DA BLV-ART, PERFORMANCEAK, ANTZERKIA, DANTZA ETA BILBO ZAHARREKO GALERIA ETA SORKUNTZA-GUNE BERRIETARA BISITA GIDATUAK EGINEZ

Bilboko Udalak antolatuta, ekimenak irailaren 20ra arte iraungo du. BLV-Art abangoardiako arte-adierazpideei lotuta dago, eta Auzokizuna 2020 Planaren barruan kokatzen da. Plan horrek kulturaren aldeko apustua egiten du Bilbo Zaharra eta San Frantzisko birgaitzeko trakzio-elementu gisa. Bilbo Zaharra auzoko kaleak eta espazioak izango dira berriz ere irailaren 10etik aurrera, eguena, BLV – Art proiektuak edizio berrirako proposatzen dituen askotariko proposamenak... Gehiago

BILBOKO KALEALDIA KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAREN 21. EDIZIOA

Jaialdiak Estatu mailako hiru estreinaldi eskainiko ditu, Barsanti Cia, Deabru Beltzak eta Mystérieuses Coiffures konpainien eskutik, eta beste hiru estreinaldi Euskadi mailan (Balbàl Company, Claire Ducreux & Toni Mira eta Daraomaï Cie taldeenak). Bilboko Kalealdiaren edizio honetako emanaldietan sarrera librea eta dohainik izango da beti, salbu eta ‘Bye bye, Conffeti’ lanean (La Baldufa-rena), gonbidapena beharko... Gehiago