Artxiboa: uzatila 2020

UDALAK “PROIEKTUEN POLTSA” BAT SUSTATUKO DU IKUS-ENTZUNEZKOEN ETA ZINEMATOGRAFIAREN SEKTORERAKO, BILBOREN SUSTAPENA ERAGITEARREN

Laguntza horiek #BilbaoAurrera planaren barruan datoz , eta Udalak, haien bidez, tokiko ikus-entzunezkoen sektorea defendatu, lagundu eta babestu nahi du. Funtsa, berez, fikzioaz besteko lanak, bideoak eta obrak ekoizteko da, gogoeta eragitearren eta balioa ematearren Uriaren kultur eta turismo aktiboei. Proposamenak helarazteko azken data abuztuaren 31 da; ondoen baloratutako 6 proiektuak hautatuko dira. Azken lan... Gehiago

BILBOKO UDAL MUSIKA ETA TXISTU BANDEK 8 KONTZERTU ESKAINIKO DITUZTE ABUZTUAREN 7TIK 28RA

Musika emanaldiak abuztuko ostiral guztietan izango dira, eta Udalak prestatutako eta uda honetan hirian aisialdi eta kulturako 150 jarduera baino gehiago biltzen dituen #BilbaoUda2020 ekimenaren barruan daude. Musika bandak 4 kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan, 19:00etatik aurrera. Txistulari bandak, berriz, 12:00etatik aurrera hiriko hainbat gune bisitatuko ditu, hala nola Errekalde plaza, Joan XXIII Aita Santuaren... Gehiago

BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2020KO BILBAINADEN XXXII. LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK

Lehiaketa honen bidez, Bilboko Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao irratien laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eta bilbainadak kanta herrikoiaren tradizioari eutsi. Bilboko Udalak urtero antolatzen duen bilbainaden lehiaketak baditu bere irabazleak. Hain zuzen ere, 2020ko XXXII. edizioko saridunak hauek izan dira: euskarazko bilbainadarik onenaren saria Xabier Rementeriak eta Roberto Gutiérrez de Rozak irabazi dute, ‘Bilbo Lotu’... Gehiago

BLV ART jaialdia eta BILBOKO KALEALDIA irailera atzeratu dira eta Fantasiazko Zinemaren Jaialdia, ordea, azarora.

BLV ART Jaialdi hau normalean ekainean egiten da baina aurten IRAILAREN 10ETIK 20RA BITARTEAN izango da. BLV ART jaialdian Bilbo Zaharra abangoardiako jarduera eta adierazpen artistikoz betetzen da, kulturaren aldeko apustua eginez, eremu hori garatzeko eta osorik birgaitzeko elementu dinamizatzaile gisa. Antzerkia, dantza, performanceak, tailer esperimentalak eta bisita gidatuak -galeriatara eta sorkuntza guneetara- irailean egingo... Gehiago

Hamabostaldiro eguneratutako Bilbao Kultura agenda berria aurkezten dizugu.

Uztailaren bigarren hamabostaldiko kultur eskaintza guztia Bilbao Kultura agendan aurkitu dezakezu. Bilbao Kultura Agenda Uztailak 1-15 julioKulturagenda-Julio(16-31)-uztaila

BILBOKO UDALAK KULTURAREN SEKTOREA SUSTATUKO DU 38 JARDUERA DIRUZTATUZ 129.000 EUROREKIN

Xede nagusia da entitate batzuei eta besteei laguntzea kultura sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak eta programak gauzatzen urian. Laguntzak Udalaren #BilbaoAurrera planaren barruan datoz, kulturaren sektoreari laguntzeko neurri-sorten artean, eta, guztira, 1,3 milioi euro egiten dute. Bilboko Udalak bultzada eman nahi dio kulturaren sektoreari, egoera honetan, eta, hala, Gobernu Batzordeak dirulaguntza-sorta bat onetsi du, guztira 129.000Gehiago