Artxiboa: ekaina 2020

ZEHARKALDIA – ZIRKUKO PIRINIOAK EUROPAR DEIALDIAK

BILBOKO UDALAK HIRU DEIALDI ABIATU DITU ZEHARKALDIA – ZIRKUKO PIRINIOAK EUROPAR PROIEKTUAREN BIDEZ, KULTURAREN ARLOKO ENPLEGUA SUSTATZEKO. Hiru deialdi dira, bat programako bazkideak diren mugaz gaindiko lurraldeetako programatzaileentzat; beste bat Euskadiko zirkuko artistei babesa emateko; eta hirugarrena Pirinioez alde bietako lurraldean kokatutako sorkuntza-proiektuetarako. Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak lankidetzako proiektua da eta Europar Batasunak % 65ean... Gehiago

ARTE-SORKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA BEREZIA

AZKUNA ZENTROAK BABESTU PROGRAMA JARRI DU ABIAN, ARTE-SORKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA BEREZIA. Tokiko artista eta kultura-eragileei zuzenduta dago, Covid-19ko krisiak eragin ahal izan dituen prozesuak eta ikerketak garatzen jarrai dezaten. Zentroaren programazio-ildoekin lotutako 10 proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira gehienez. Proiektu horiek, Azkuna Zentroaren euskarri, aholkularitza eta bitartekotzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte beren... Gehiago

“ARTISTAK KORONABIRUSAREN AURKA” PROIEKTUKO BI DEIALDIAK

BILBOKO UDALAK “ARTISTAK KORONABIRUSAREN AURKA” PROIEKTUKO BI DEIALDIAK ONARTU DITU, ARTE-EKOIZPENA SUSTATZEKO ETA TOKIKO KULTUR SEKTOREA BABESTEKO Programak 100.000 euro dauzka eta #BilbaoAurrera premiazko neurrien planean dago, COVID-19-aren krisiak kolpatutako sektoreei laguntzeko taxutu dena. BilbaoArte fundazioaren bidez, “Ekaitzaren ostean” izeneko makro-erakusketa deituko da eta saiakera kritikoen deialdi bat egingo da, “Isiluneen artean” deritzona, osasun-krisiaren ondorioei... Gehiago

‘HOLES AND POLES’ ERAKUSKETA AURKEZTUKO DU DANIEL LLARÍAK BILBAOARTEN

BilbaoArtek eskultura eta bideo erakusketa honetako ateak zabalik izango ditu ekainaren 29tik uztailaren 24ra artean. Bilboko Udalaren BilbaoArte Fundazioak Daniel Llaríaren "Holes and Poles" erakusketa aurkeztuko du. Bideo eta eskultura proposamen honek, argiztapen leunarekin, gai marikari heltzen dio. Llaría, 2019an zentroan egoiliar izan zen artista, joan den abenduan Urazurrutia Aretoan 2020an bakarka erakusketa egiteko aukeratutako... Gehiago

BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO ‘ARTISTAK EGOITZAN’ PROGRAMAREN EDIZIO BERRIAK BADITU IRABAZLEAK

BilbaoEszenak aurten aukeratu dituen hiru proiektu irabazleek -‘Leiho zikin, zeru urdin’, ‘Porno vs. Afrodita’ eta ‘Igogailua’- emakumeak dituzte buru. Horrela nabarmentzen da emakumeek zeregin garrantzitsua dutela arte eszenikoetan. Proposamen bakoitzak 4.000 euro laguntza izango du, laguntza artistikoaz eta teknikoaz gain. ‘Artistak egoitzan’ Bilboko Udalaren programa da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta... Gehiago

BAZTER FEST # 6 ON-LINE

COVID-19ak sortu duen egoera berria ikusita, proposatzen dugu Bazter Fest #6 musika-topaketaren edizio berri hau itxuraldatzea: on-line eskainiko diren hamar topaketa izango dira. Zoom plataformaren bidez emango dira eta La Basu raperoak aurkeztuko ditu. Grabatu egingo dira, eta gero udalaren sare sozialetan zabaldu. Bazter Fest proiektua, hasiera-hasieratik, La Basurekin (Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide) antolatu dugu. Hala, berak aurkeztu eta dinamizatuko ditu... Gehiago

TXIO TA TXIO bideoak | 3. EDIZIOA 2020

Txio ta Txio bideoen beste edizio bat jarriko da martxan. Hirugarren ediziora iristen den ekimen honen bidez, berriro zabalduko dira Bilboko hainbat auzorekin lotutako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak eta pasadizoak protagonista dituzten 90 segundoko bideoak. Proposamen hau Bilboko Udalaren Bilbao Izan ondarea eta historia zabaltzeko udal programaren barruan dago. Txio Ta Txioren bideoak, Bilbao Izan-en Facebook-en... Gehiago