Artxiboa: abuztua 2019

BILBOKO UDALTEGIEK BEDERATZI ARTE PLASTIKO ETA ARGAZKI ERAKUSKETA IBILTARI JASOKO DITUZTE ASTELEHENETIK AURRERA, EXPODISTRITO PROGRAMAREN BARRUAN

Beste proposamen batzuen artean, ikusleak Fang Xiaoren eta José Luis Manzaneten edo Euskal Akuarelagileen Elkartearen pinturara hurbildu ahal izango dira, eta baita José Ignacio Fuentes ebanistaren lan berezira edo Laura Sanz de Marcoren argazki-pinturara. Expodistrito Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea Hiriko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da.Gehiago

ZINEBIK EUSKAL FILMEN AUKERAKETA AURKEZTUKO DU BIGARREN URTEZ CINEMATECA URUGUAYAN

Hego Amerikako herrialdeko Cinematecarekin eta Etxepare Institutuarekin lankidetzan egiten den ekimenak, irailaren 5etik 10era eskainiko diren 13 film eramango ditu herrialde hartara. Proposamenaren barruan, Bilboko Zinemaldiaren azken edizioan hainbat sekziotan parte hartu zuten film laburrak ere jasotzen dira. Zinegile gazteek egin dituzten lanek, une honetan Euskadin egiten ari den egile zine garaikidea erakusten dute.  Gehiago