Artxiboa: uzatila 2019

IREKI DA BILBOKO UDALAK IRAILEAN, “UNA RÍA CON DUENDE” JAIALDIAREN BARRUAN, ESKAINIKO DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILER AURRERATUETAN PARTE HARTZEKO IZENA EMATEKO EPEA

Edizio honetan eskaintza maila ertainean eta masterclass-etan zentratuko da, ibilbide luzeko profesionalek eskainitakoak, Marina Perea bailaoreak, Jerónimo Utrilla txalo espezialistak, “Chaparro de Málaga” gitarra jotzaileak edo Cristina López Gómez kantaoreak. Aurre-inskripzioa abuztuaren 25era arte egin ahal izango da, galdetegia betez kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez, eta lehentasuna izango dute Bilbon bizi diren eta eskatutako jarduerarako behar adinakoGehiago

AIRE ZABALEKO ZINEA HIRIKO BARRUTIETARA ITZULIKO DA ASTEARTEAN, UZTAILAREN 16AN, FILM LABURRAK, KLASIKOAK, EUSKAL HERRIKO ETA EUROPAKO ZINEA ETA EKOIZPEN LAN HANDIAK ESKAINIKO DITUEN “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BATEKIN

Abuztuaren 13ra arte zortzi saio programatu dira barruti guztietan. Programazioa Eleiz Museoan hasiko da, “Amargo era el postre” lanarekin –FANT 25eko Euskal film labur onena– eta Brian de Palmaren “El fantasma del paraíso” filmarekin. Bilboko Udalaren ekimenaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da, kalean gozatzeko gonbidapena egiten duen jarduerarekin. Aurten azpimarragarria izango da,Gehiago

BILBOKO KALEALDIAREN, KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAREN, AZKEN EDIZIOAN PROGRAMATUTAKO IKUSKIZUNETARA 30.500 PERTSONA JOAN DIRA, 2018AN BAINO %30,9 GEHIAGO

Bilboko Udalak antolatutako jaialdia erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da, programatutako 80 ikuskizunekin –2018an baino 15 gehiago– eta ia egunero leku guztiak betez Casilda Iturrizar Parkeko karpatan.   30.500 pertsonak, 2018an baino %30,9 gehiagok, gozatu dute Bilboko Udalak antolatzen duen eta Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren – BILBOKO KALEALDIAREN azken edizioak uztailaren 1etik 7ra hiriko zenbaitGehiago

DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE ETA MUNDUKO FOLKLORE TOPAKETA BAT ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea eta munduko beste leku batzuetakoa ezagutaraztea da. Emanaldiak uztailaren 7, 13, 20 eta 27an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta 21ean 13:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz.   Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan,Gehiago

BILBOKO KALEALDIAK – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAK ALDE ZAHAR INGURURA ERAMANGO DITU BERE JARDUERAK BIHARTIK AURRERA, ANTZERKI, ZIRKU ETA DANTZA ESTREINALDI, GAUEKO IKUSKIZUN ETA PROPOSAMEN BERRITZAILE UGARIREKIN, HORIETAKO ASKO EUSKAL KONPAINIEN ESKUTIK

Ikus-entzuleek ibilbide luzeko euskal konpainien azken lanak ikusteko aukera izango dute, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak, Markeliñe, Natxo Montero edo Dikothomia, besteak beste, azken hori Umore Azokako azken edizioan Euskal Ikuskizun Onenaren saria jasotakoa.   Bilboko Udalak antolatzen duen eta oihala joan den astelehenean, Casilda Iturrizar Parkean, altxatu zuen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – BILBOKOGehiago