Artxiboa: ekaina 2019

BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN BILBOKO KALEALDIAK – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAK ERAKUSKETA ANTOLATUKO DU BIHAR BILBOKO METROAN, UZTAILAREN 1ETIK 7RA LUZATUKO DEN BERE 20. EDIZIOA DELA ETA

Jaialditik igaro diren konpainia garrantzitsuenetako eta ikuskizun deigarrienetako batzuen argazkiak dauzkaten panelak dituen erakusketa Moyuako (Aldundiko irteera), San Mameseko (Termibuseko irteera) eta Santutxuko (Zabalbideko irteera) geltokietan egongo da uztailaren 1era arte, eta ondoren San Nikolasera eta Moyuako Ertzilla kaleko irteerara eramango da.   Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – BILBOKO KALEALDIAK,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTOLATZEN DUEN “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” PROGRAMAK MARÍA SÁNCHEZEN “TIERRA DE MUJERES” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU BIHAR

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloari berrekingo dio BIHAR, ekainaren 13an. Hitzordu berri honetan María Sánchez albaitari eta idazle andaluziarrakGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “LURRETIK ILARGIRA” ZIKLOAREN BIGARREN ETA AZKEN SOLASALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN, EKAINAREN 17AN, ARMSTRONGEK ETA ALDRINEK ILARGIAN LEHEN PASEALDIA EMAN IZANAREN 50. URTEURRENA DELA ETA

Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, Ricardo Hueso eta José Félix Rojas astrofisikari eta EHU/UPVko Zientzia Planetarioen taldeko kideek eskainiko dituzten bi hitzaldirekin Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, GAURTIK aurrera, liburutegian bertan. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak,Gehiago

KARRIKAN PLATAFORMAK KALEKO ARTE ESZENIKOEN EUSKAL PRODUKZIOA LAGUNTZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZEN LAUGARREN EDIZIOA DEITU DU

Plataforma Bilboko, Leioako, Vitoria-Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako Udalek eta Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak osatzen dute. 2020an sustatzaileen jaialdietan parte hartuko duen proiektu bat aukeratuko dute. Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik. Informazioa www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri   Bilboko, Leioako, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek eta Euskal Herriko Mankomunitateko Hameka Sormen LantegiakGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ARTE ESZENIKOETAKO JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO TAILERRA JASOKO DU EKAINAREN 25EAN

BilbaoEszenan (Juan de Gardeazabal kalea, 3) izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta Ainara LeGardonek emango du. Aurreinskripzioa ATAEren-Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke: info@atae.org   BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAEk, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak antolatutako arte eszenikoen alorreko jabetza intelektualari eta eskubideenGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO BESTE TOPAKETA BAT JASOKO DU ASTEAZKENEAN, GUERNICA ALBUM ILUSTRATUA AURKEZTUKO DUEN BRUNO LOTH MARRAZKILARI ETA GIDOILARIAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Gema Ferrer Loth liburuaren beste gidoilaria ere bertan egongo da. Streaming-ez ere jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus.   Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du asteazken honetan. Oraingo honetan, gonbidatua, 1937ko apirilaren 26anGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK, MIKEL URDANGARIN ETA ROBERTO MOSO ELKARTUKO DITU, MUSIKAREN ETA LITERATURAREN ARTEKO HARREMANARI BURUZ BERBA EGITEKO

“Literatura eta musika elkartzen direnean” izeneko hitzordua Goizalde Landabaso kazetariak moderatuko du, eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus)   Bilboko Udalaren “Eztabaidak literaturarekin” ekimenak, ibilbide luzea duten Mikel Urdangarin eta Roberto Moso elkartuko ditu, literaturaren eta musikaren arteko erlazioari buruz berba egiteko. Euskaraz izango den “LiteraturaGehiago

ZIRKU GARAIKIDE, ANTZERKI ETA DANTZA HIRU PROIEKTUK JASOKO DITUZTE BILBOKO UDALAK, EUSKAL ESZENA GARAIKIDEARI LAGUNTZEKO DEITZEN DUEN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN 4.000 EUROKO LAGUNTZAK

Aurkeztutako 28 proposamenetatik aukeratu diren hiruek, instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza juridikoa izango dituzte euren proiektuak aurrera eraman ahal izateko, eta horietatik bi Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen – BADen hurrengo edizioan estreinatuko dira. “Artistak egoitzan” Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bitartez, aurrera daraman apustu berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoa sustatzea da, baliabide ekonomikoak,Gehiago

ZINEBI BESTE URTE BATEZ ARITUKO DA LANKIDETZAN AURTEN HAMARGARREN EDIZIOA BETEKO DUEN UPV/EHU-KO “LURRALDEAK ETA MUGAK” UDAKO IKASTAROAREKIN

“Lurraldeak eta Mugak 2019: 10 urte dokumental garaikidearen orbitan”, bihartik ostiralera arte egingo da BilbaoArten, eta dokumentalgile ospetsuek eta Josetxo Cerdán Espainiako Filmotekaren zuzendariak hartuko dute parte.   BilbaoArtek – Bilboko Udalaren Arte Ekoizpeneko Zentroak, “Lurraldeak eta Mugak 2019: 10 urte dokumental garaikidearen orbitan” udako ikastaroa jasoko du bihartik aurrera, EHU/UPVren eskaintzaren barruan. Aurten ere,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, GIZAKIA ILARGIRA HELDU IZANAREN 50. URTEURRENA OROITARAZTEKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN, EKAINAREN 10EAN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO BERE PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

“Lurretik Ilargira” izeneko topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, Jorge Hernández Bernal astrofisikari eta EHU/UPVko Zientzia Planetarioen taldeko kideak eta Luis Alfonso Gámez kazetari eta “Magonia” blog-aren egileak eskainiko dituzten bi hitzaldirekin. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, liburutegian bertan. streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartezGehiago