Artxiboa: apirila 2019

MAIATZAREN 2TIK 11RA OSPATUKO DEN FANTEN – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN 25. EDIZIOAK, GENEROAN GERO ETA GARRANTZI HANDIAGOA HARTZEN ARI DEN FANTROBIA SARIAREKIN AINTZATETSIKO DU GUILLERMO DE OLIVEIRA ZINEGILE GALIZIARRA

“Desenterrando Sad Hill” bere lehenengo film luze dokumentalak Sitgeseko Zinemaldiko Film Onenaren Noves Visions Saria lortu zuen. Saria FANT 25eko amaiera ekitaldian jasoko du, maiatzaren 10ean, Guggenheim Museoan. Horrez gain, zinemaldiak Jack Taylor antzezleari emango dio Ohorezko FANT saria, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan estatuko generoko zinean ezinbestekoa izan zen aurpegietako bati. Antzezlea da FANTGehiago

BILBOKO UDALAK, TULAR ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN, IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEEI ETA TXALAPARTARI BURUZKO IKASTAROEN BESTE EDIZIO BAT ESKAINIKO DU MAIATZEAN

Prestakuntza programak, bideo-sorkuntzari eta argazkigintza artistikoari buruzko bi monografikok osatutako oinarrizko ikus-entzunezko ikastaroa jasotzen du. Izena emateko epea gaurtik apirilaren 17ra egongo da zabalik, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez   Otxarkoagako Udaltegiak, Tular Elkarteak Bilboko Udalaren lankidetzarekin antolatutako txalapartari eta ikus-entzunezko baliabideei –bideo-sorkuntza eta argazkigintza artistikoa– buruzko ikastaroen beste edizio bat jasoko du maiatzean. Izena emateaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK, ELIA BARCELÓ IDAZLEA ETA JOSÉ CARLOS SOMOZA EGILE KUBATARRA ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, FANTASIAZKO LITERATURARI BURUZKO HITZALDIAN

Elena Sierra kazetariak moderatuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus) Topaketa, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 25. edizioa dela eta egingo diren jarduera berezien barruan dago.   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen BilbokoGehiago

BILBOKO UDALAK OHIKO BILBAINADA SARIRAKO 2019KO DEIALDIA IREKIKO DU ASTELEHENEAN

Parte hartu nahi dutenek apirilaren 8tik ekainaren 7ra arte dute epea, egungo Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzko jatorrizko abestiak aurkezteko.   Bilboko Udalak, Radio Nervionen eta Telebilbaoren lankidetzarekin –aurten, lehen aldiz, baita Gilda Toki – La Gila del Norteren babesarekin ere–, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzeaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, KOLOREARI ETA HORREN JATORRIEI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU APIRILAREN 10EAN, CÉSAR TOMÉ LÓPEZ KIMIKARI ETA DIBULGATZAILEAREKIN, ZIENTZIA HEDAPENARI BURUZKO BERE PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK, apirilaren 5etik aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak, koloreari eta bere jatorriei buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazkenean, apirilaren 10ean, César Tomérekin, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren medioak diren CuadernoGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, HIRU ERAKUSKETA INAUGURATUKO DITU, BILBOKO METROAREN ZAZPI KALEETAKO GELTOKIAN ETA ABANDOKO ETA ZAZPI KALEETAKO UDALTEGIETAN, BERE 25. URTEURRENEKO JARDUEREN BARRUAN

Abandoko Udaltegiak, 70eko hamarkadan beldurrezko Espainiako zinean lan egin zuten antzezleei buruzko argazki erakusketa jasoko du bihar, Pedro Usabiaga komisario dela. Burtsako Udaltegiak, “Mary Shelley: La muerte del monstruo” libururako Raquel Lagartosek egin zituen irudien aukeraketa erakutsiko du Metro Bilbaoko erakusketak, FANTen 25 edizio hauetan bertatik igaro diren kartel eta pertsonalitate azpimarragarriak jasoko ditu. BesteGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, MICHAEL CATON-JONESEN “ASHER” FILM ESTATUBATUARRA AURRE-ESTREINATUKO DU BIHAR, BERE 25. URTEURRENA DELA ETA ANTOLATU DITUEN JARDUERA BEREZIEN BARRUAN

Ron Perlman protagonista duen thrillerra Golem – Alhóndiga zine aretoetan eskainiko da bihar, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso beharko da txarteldegian, egun berean, 16:00etatik aurrera –gehienez ere 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte–.   Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25.Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EL ALIADO, IVÁN REPILA IDAZLE BILBOTARRAREN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. Katixa Agirre idazleak aurkeztuko du. Ekitaldia Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Iván Repila idazle bilbotarraren El aliado (Seix Barral arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasokoGehiago