Artxiboa: otsaila 2019

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, PATXI LANCEROSEK ITZULITAKO SAN JUANEN “APOCALIPSIS O LIBRO DE LA REVELACIÓN” TESTUAREN GREZIERAZKO ETA GAZTELANIAZKO EDIZIO ELEBIDUN BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Patxi Lanceros, Imanol Zubero EHU/UPVko Soziologia irakaslearekin eta Maite Aurrekoetxea Deustuko Unibertsitateko Soziologia irakaslearekin arituko da solasean. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, sarrera librearekin eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Apocalipsis o libro de la revelación” (Abada Editores), liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astelehenean, martxoarenGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK KOSMOTOLOGIA KONPUTAZIONALARI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU MARTXOAREN 6AN RAÚL ANGULO ASTROFISIKARIAREKIN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan OSTIRALETIK, martxoaren 1etik aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak kosmotologia konputazionalari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazkenean, martxoaren 6an, Raúl Angulo astrofisikari eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque ikerlariarekin.Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MIKEL LEJARZAREN ETA FERNANDO RUEDAREN YO CONFIESO. 45 AÑOS DE ESPÍA LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Fernando Ruedaren presentzia izango duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Mikel Lejarzaren zuzeneko oroimenak biltzen dituen Yo confieso. 45 años de espía (Roca Editorial) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegunean, otsailaren 28an, arratsaldeko 19:30ean.Gehiago

BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN “BILBAOPOESIA” LITERATUR JAIALDIA HOGEIGARREN EDIZIORA HELDU DA, ETA ZENBAIT POETA HANDI ELKARTUKO DITU, DARÍO JARAMILLO, PACA AGUIRRE, PERE GIMFERRER EDO NUNO JÚDICE, BESTEAK BESTE

Hitzordua martxoaren 7an hasiko da, Darío Jaramillo, Antonio Carvajal eta Antonio Lucas elkartuko dituen errezitaldiarekin. Aurtengo edizioan, musika Xoel López kantautorearen eskutik etorriko da, larunbatean, martxoaren 9ean, “Sueños y Pan” bere azken lana aurkeztuz (Sarrera 10€, salgai BIHARTIK aurrera Power Records-en eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean) Elena Medelek, María Sánchezek, María Martínez Bautistak, Irati Iturritzak eta BeatrizGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK KARYN KUSAMAREN “DESTROYER. UNA MUJER HERIDA” FILM ESTATUBATUARRA AURRE-ESTREINATUKO DU OSTEGUN HONETAN, OTSAILAREN 21EAN, BERE 25. EDIZIOKO JARDUERA BEREZIEN BARRUAN.

Nicole Kidman protagonista duen polizia thrillerra Golem – Alhondiga zine aretoetan eskainiko da, ostegunean, 20:00etan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea txarteldegian egun berean, 16:00etatik aurrera –gehienez ere 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte–.   BIlboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bereGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK JAVIER SIERRA ETA NACHO ARES IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, MISTERIOAK LITERATURAN BETETZEN DUEN LEKUARI BURUZKO SOLASALDIAN

Cesar Coca kazetariak moderatuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus) Topaketa, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 25. edizioa dela eta antolatu diren jarduera berezien barruan sartzen da.   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duenGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK GENETIKARI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, OTSAILAREN 20AN ANA ZUBIAGA EHU/UPVKO BIOLOGIA DOKTORE ETA GENETIKA KATEDRADUNAREKIN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak genetikari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazkenean, hilaren 20an, Ana Zubiaga EHU/UPVko Biologia Doktore eta Genetika katedradunarekin. “Zaude lasai, guztiok gara mosaiko genetikoak-eta”Gehiago

BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIKETAREN XX. EDIZIORAKO DEIALDIA IREKI DU

Edozein nazionalitateko saiakeragileei irekita dagoen lehiaketarako jatorrizko lanak jasotzeko epea OSTIRAL HONETAN, otsailaren 15ean, hasi eta apirilaren 30ean amaitzen da. Sari bakoitza 6.000 eurokoa izango da, modalitate bakoitzean: euskaraz eta gaztelaniaz.   Bilboko Udalak ostiral honetan irekiko du Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XX. edizioaren deialdia. 1999tik ematen den sariak omenaldia eskaintzen dio Bilboko idazle,Gehiago

BI ASTEZ, 2. BARRUTIA (URIBARRI) IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO ISTORIOZ ETA JARDUERAZ BETEKO DA, EDIZIO HONETAN MISTERIOAN ETA EZEZAGUNA DEN HORRETAN ZENTRATUKO DEN AHOZKO NARRAZIOGINTZARI BURUZKO “ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” PROGRAMAREKIN

Bilboko Udalaren ekimenak hogei jarduera inguru jasotzen ditu –gehienak doakoak– umeentzako eta helduentzako ipuin kontalari saioak, zine emanaldiak, sorkuntzarako guneak edo Artxandako Funikularrera egingo dan bisita kontatua eta kantatua, besteak beste. Jarduerak programatu dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta 2. barrutiko beste leku batzuetan. Astelehenean, otsailaren 11n, irekiko da Artxandako FunikularrarenGehiago

BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN AUZOETAKO ANTZERKI PROGRAMAK, BERE XVIII. EDIZIOA HASIKO DU IGANDE HONETAN BILBOROCKEN, ATX TEATROAREN AZKEN LANAREKIN

Inaugurazio jardunaldi horretan, 2018an BilbaoEszenaren egoitza artistikoetako baten irabazlea izan zen ATX Teatroa konpainiaren “7ak bat” lana eskainiko da. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bilborock aretoan, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Hiriko 16 talderi, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak, euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuituak kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzenGehiago